Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

18. zk., 2013ko urtarrilaren 25a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Obra, zerbitzu eta horniduren enkanteak eta lehiaketak

HERRI ADMINISTRAZIO ETA JUSTIZIA SAILA
511

IRAGARKIA, 2013. urtean «Gipuzkoan deribazio judizialaren bidezko familia-elkarguneko zerbitzuak kontratatzea» helburutzat duen zerbitzu-kontratu administratiboa lizitatzeko dena (Espedientea: A-044/DJAP/2012).

1.– Entitate esleitzailea.

a) Erakundea: Eusko Jaurlaritza, Herri Administrazio eta Justizia Saila.

b) Espedientea izapidetzen duen bulegoa: Kontratazio Mahaia. Herri Administrazio eta Justizia Saileko Zerbitzu Zuzendaritza.

c) Espediente-zenbakia: A-044/DJAP/2012.

2.– Kontratuaren ezaugarriak.

a) Helburua: iragarki honen idazpuruan zehaztutakoa.

b) Loteak: ez.

c) Gauzatzeko lekua: administrazio-klausula zehatzen pleguko karatulan zehazturik dagoena.

d) Gauzatzeko epea edo entregatzeko azken eguna: Kontratua izenpetu eta berehala hasiko da, eta 2013ko abenduaren 31n amaituko da.

3.– Izapideak, prozedura eta esleitzeko era.

a) Izapideak: ohikoak.

b) Prozedura: irekia.

c) Esleitzeko era: zenbait esleipen-irizpide.

– Formulen bidez ebaluatzeko irizpideak:

– Eskaintza ekonomikoa: 51 puntu.

Ponderazio ekonomikoa, guztira: 51 puntu.

– Balio-judizioaren bidez aplikatzekoak diren beste irizpide batzuk:

– Teknikarien lan-antolakuntza: 26 puntu.

– Eman behar den zerbitzuaren ebaluazioaren planteamendua eta hortik abiatutako ikerketa: 20 puntu.

– Euskal Autonomia Erkidegoan deribazio judizialaren bidezko familia-elkarguneen egoeraren azterketa: 3 puntu.

Balio-iritzien ponderazioa, guztira: 49 puntu.

4.– Lizitaziorako oinarrizko aurrekontua.

Zenbatekoa, guztira: lizitazioaren gehieneko aurrekontua berrehun eta hirurogeita hemezortzi mila (278.000) eurokoa da, gehi hogeita zazpi mila eta zortziehun (27.800) euro BEZarenak (% 10). Guztira, hirurehun eta bost mila eta zortziehun (305.800) euro.

5.– Behin-behineko bermea: ez.

6.– Agiriak eta argibideak.

a) Erakundea: Eusko Jaurlaritza, Herri Administrazio eta Justizia Saileko Zerbitzu Zuzendaritza.

b) Helbidea: Donostia 1 (Lakua, erdiko M eraikina, 2. solairua).

c) Herria eta posta-kodea: Vitoria-Gasteiz 01010.

d) Telefonoa: 945 01 84 96.

e) Telefaxa: 945 01 90 29. Posta elektronikoa: b-simancas@ej-gv.es

f) Agiriak eta argibideak eskuratzeko azken eguna: 2013ko otsailaren 8a.

7.– Kontratistaren betebehar espezifikoak.

a) Eskatzen den sailkapena: ez.

b) Enpresa guztiek Administrazio Klausula Zehatzen Pleguaren Karatulan ezartzen diren bitartekoak erabiliz egiaztatuko dituzte ekonomia-eta finantza kaudimena eta gaitasun teknikoa eta profesionala.

8.– Eskaintzak edo parte hartzeko eskabideak aurkeztea.

a) Aurkezteko azken eguna: 2013ko otsailaren 11, 10:00ak baino lehen.

b) Aurkeztu beharreko agiriak: hiru gutun-azal aurkeztu beharko dira («A», «B» eta «C»), lehiaketa hau arautzen duten administrazio-klausula zehatzen pleguan eta betekizun teknikoen pleguan jasotako dokumentuak dituztela.

c) Aurkezteko lekua:

1) Erakundea: Kontratazio Mahaia (Zerbitzu Zuzendaritza). Eusko Jaurlaritzako Herri Administrazio eta Justizia Saila.

2) Helbidea: Donostia 1 (Lakua, erdiko M eraikina, 2. solairua).

3) Herria eta posta-kodea: Vitoria-Gasteiz 01010.

d) Lizitatzaileak zenbat denbora eutsi behar dion bere eskaintzari: bi (2) hilabete, eskaintzak irekitzen direnetik aurrera.

e) Aldaerak: ez.

9.– Eskaintzak irekitzea.

a) Balio-iritziaren araberako haztapena duten irizpideei buruzkoa («C» gutun-azala irekitzea):

– Entitatea: Kontratazio Mahaia (Zerbitzu Zuzendaritza). Eusko Jaurlaritzako Herri Administrazio eta Justizia Saila.

– Helbidea: Donostia 1 (Lakua, erdiko M eraikina, 2. solairua).

– Herria eta posta-kodea: Vitoria-Gasteiz 01010.

– Eguna: 2013ko otsailaren 15a.

– Ordua: 11:00ak.

b) Formulak aplikatuz lortutako zenbateko edo ehunekoen bidez baloratu daitezkeen alderdiei buruzko irekiera ekonomikoa («B» gutun-azalak).

– Entitatea: Kontratazio Mahaia (Zerbitzu Zuzendaritza). Eusko Jaurlaritzako Herri Administrazio eta Justizia Saila.

– Helbidea: Donostia 1 (Lakua, erdiko M eraikina, 2. solairua).

– Herria eta posta-kodea: Vitoria-Gasteiz 01010.

– Eguna: 2013ko otsailaren 19a.

– Ordua: 11:00ak.

10.– Bestelako argibideak: pleguetan aipatzen dira; balorazio-irizpideen erredakzio osoa karatularen 30.2 puntuan lortu behar da.

11.– Iragarkien gastuak: esleipendunak ordaindu beharko ditu.

12.– Iragarkia noiz bidali den Europar Batasunaren Aldizkari Ofizialera: ez.

13.– Deialdiari buruzko argibideak lortzeko edo pleguak eskuratzeko informatika-ataria edo web-orria: www.euskadi.net/contratacion //www.contratacion.info

Vitoria-Gasteiz, 2013ko urtarrilaren 11.

Justiziako sailburuordea,

ANA AGUIRRE ZURUTUZA.


Azterketa dokumentala