Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

18. zk., 2013ko urtarrilaren 25a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

JUSTIZIA ADMINISTRAZIOA

BERGARAKO LEHEN AUZIALDIKO ETA INSTRUKZIOKO 3 ZENBAKIKO EPAITEGIA
507

EDIKTUA, zenbateko bat erreklamatzeko bideratutako 288/11 prozedura arruntaren ondoriozkoa.

Bergarako Lehen Auzialdiko eta Instrukzioko 3 zenbakiko Zuzeneko Laguntza emateko Unitate Prozesala.

Judizioa: 288/11 prozedura arrunta.

Demandatzailea: Gipuzkoa eta Donostiako Aurrezki Kutxa.

Abokatua: Iñigo Larequi Arcos.

Prokuradorea: Amilibia.

Demandatua: Ernesto Mario Acuña Guzman eta Martha Ortega Lafaurie.

Gaia: diru-zenbateko bat erreklamatzea.

Judizio horretan 2012ko abenduaren 5ean epaia eman zen eta honako hau da bere epaitza:

EPAITZA

Osorik baiesten dut Jose Alberto Amilibia Mugica epaitegietako prokuradoreak Gipuzkoako eta Donostiako Aurrezki Kutxaren izenean aurkeztu duen demanda, Martha Ortega Lafaurie eta Ernesto Mario Acuña jaun-andreen aurkakoa. Horregatik, demandatuak kondenatzen ditut auzi-jartzaileari honako hauek ordaintzera: hamar mila bostehun eta berrogeita lau euro eta hogeita zazpi zentimo (10.544,27); % 17,25eko tasan itundutako interesak, zehazki, mailegu-kontua itxi eta hurrengo egunetik (2011ko apirilaren 28a, kontu horren saldo zorduna erreklamatzen baita) guztia ordaindu artekoak; eta prozedurako kostuak.

Aurkaratzeko modua: Gipuzkoako Probintzia Auzitegian apelazio-errekurtsoa aurkeztuta (PZLb, 455. artikulua). Errekurtsoa prestatzeko, idazkia aurkeztu behar da epaitegi honetan, ebazpena jakinarazi eta biharamunetik aurrera hogei egun balioduneko epean. Idazki horretan, bestalde, honako hauek adieraziko dira: inpugnazioa zein alegaziotan oinarritzen den, eta apelatutako ebazpena eta aurkaratutako erabakiak zeintzuk diren (PZLb, 458.2 artikulua).

Errekurtsoa aurkeztu ahal izateko, 50 euroko gordailua jarri beharko da, eta baldintza hori bete ezean ez da hura izapidetzea onartuko. Gordailua egiteko, zenbateko hori zainpean jarri beharko da, epaitegi honek Banesto taldean (Banco Español de Crédito) duen Gordailuan eta Zainpean jartzeko Kontuan. Kontuaren zenbakia hau da: 99. Dirua sartu izanaren agirian, kontzeptua idazteko hutsunean, «Errekurtsoa» dela adierazi beharko da (kodea: 02-Apelazioa). Diru-kopuru hori zainpean jarri izana egiaztatu egin beharko da errekurtsoa aurkeztean (BJLO, 15. xedapen gehigarria).

Errekurtsoa jartzeko gordailua eratzetik salbuetsita daude aipatutako xedapenaren 5. paragrafoan aipatzen direnak eta doako laguntza juridikorako eskubidea aitortua dutenak.

Eta epai honen bidez erabaki, agindu eta sinatzen dut.

Ernesto Mario Acuña Guzman eta Martha Ortega Lafaurie demandatuen egungo bizilekua ezezaguna denez, aipatutako ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian ediktu bidez jakinaraztea erabaki da, Prozedura Zibilaren 1/2000 Legearen 497.2 artikuluan xedatutakoa betez (PZLb).

Ebazpen horren aurka apelazio-errekurtsoa aurkez dezakete auzi-ihesean diren demandatuek. Jakinarazten den ebazpenaren testu osoa eskura du interesdunak, epaitegi honetako bulego judizialean.

Bergara (Gipuzkoa), 2012ko abenduaren 5a.

IDAZKARI JUDIZIALA.


Azterketa dokumentala