Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

18. zk., 2013ko urtarrilaren 25a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

INGURUMEN ETA LURRALDE POLITIKA SAILA
506

114/2013 DEKRETUA, urtarrilaren 22koa, Red Ferroviaria Vasca-Euskal Trenbide Sarearen Administrazio Kontseiluko kide batzuk kendu eta beste batzuk izendatzeko dena.

Jaurlaritzaren Kontseiluak 2002ko azaroaren 19an onartutako Garraio Jasangarriaren Gida-Planaren helburuetariko bat da garraiatzeko moduen artean bestelako oreka bat sustatzea, ingurumenean eraginik txikiena dutenak bultzatuz, eta horien artean trenbide-sistema, bereziki. Alde horretatik, ekinbide argi bat zehazten du: Euskadiko trenbide-azpiegiturak kudeatzeko ente publikoa sortzea.

Horretarako, Red Ferroviaria Vasca-Euskal Trenbide Sarearen maiatzaren 21eko 6/2004 Legeak zuzenbide pribatuko entitate publiko bat sortzen du. Entitate horren helburua da trenbide arloko azpiegiturak eraikitzea eta administratzea, eta bere jarduera zuzenbide pribatuari lotuko zaio, nahiz eta salbuespen batzuk izango dituen; hala nola, kontratazioa, erantzukizun-araubidea, zerga-araubidea, eta administrazioaren ahalak erabiltzea dakarten jarduera eremu jakin batzuk, haietan zuzenbide publikoaren mende egongo baita.

Ondorioz, Jaurlaritzaren ekainaren 30eko 7/1981 Legean agindutakoaren arabera, Red Ferroviaria Vasca-Euskal Trenbide Sarearen Administrazio Kontseiluaren osaera arautu zuen maiatzaren 21eko 6/2004 Legearen 9.1 eta 9.2 artikuluetan ezarritakoaren arabera, Ingurumen eta Lurralde Politikako sailburuaren proposamenez, eta Jaurlaritzaren Kontseiluak 2013ko urtarrilaren 22an egindako bilkuran aztertu eta onartu ondoren, honako hau

XEDATZEN DUT:

1. artikulua.– Red Ferroviaria Vasca-Euskal Trenbide Sareko Administrazio Kontseilutik honako kontseilari-bokal hauek kentzea:

Ernesto José Gasco Gonzalo jauna.

Jesús María Benaito Villagarcía jauna.

Cesar Gimeno Sandig jauna.

Francisco Egea García jauna.

Paloma Usatorre Mingo andrea.

María Mercedes Fernández Simancas andrea.

Mikel Díez Sarasola jauna.

José Ignacio Prego Larreina jauna.

Nerea Artamendi Erro andrea.

Luis Pedro Marco de la Peña jauna.

2. artikulua.– Honako jaun-andre hauek Estatutuen araberako 4 urteko epealdirako (2017ko urtarrilaren 22a arte) Red Ferroviaria Vasca-Euskal Trenbide Sareko Administrazio Kontseiluko kontseilari-bokal izendatzea:

Antonio Aíz Salazar jauna.

María Almudena Ruiz de Angulo del Campo andrea.

Manuel Leza Olaizola jauna.

Miren Izaskun Iriarte Irureta andrea.

Pedro María Hernando Arranz jauna.

María Elena Lete García andrea.

Amaia Barredo Martín andrea.

Ernesto García Vadillo jauna.

AZKEN XEDAPENA

Dekretu honek Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta biharamunetik aurrera izango ditu ondorioak.

Vitoria-Gasteizen, 2013ko urtarrilaren 22an.

Lehendakaria,

IÑIGO URKULLU RENTERIA.

Ingurumen eta Lurralde Politikako sailburua,

ANA ISABEL OREGI BASTARRIKA.


Azterketa dokumentala