Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

18. zk., 2013ko urtarrilaren 25a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

SEGURTASUN SAILA
INGURUMEN ETA LURRALDE POLITIKA SAILA
505

115/2013 DEKRETUA, urtarrilaren 22koa, Bizkaiko Garraio Partzuergoko Kontseilu Nagusiko eta Batzorde Betearazleko orain arteko lehendakaria kargutik kendu eta berria izendatzeko dena.

Bizkaiko Garraio Partzuergoaren Estatutuak onartzen dituen ekainaren 18ko 1760/1976 Errege Dekretuaren 14.1 artikuluan xedatzen da Kontseilu Nagusiko lehendakaria Batzorde Betearazlekoa ere izango dela, Gobernazio eta Herri Lan Ministerioen proposamenez izendatu eta kargutik kenduko dela, dekretu bidez, eta Toki Korporazioetako lehendakari diren korporazio horietako ordezkarien artean hautatuko dela.

Gaur egun, Euskal Autonomia Erkidegoaren Administrazioko Sailak sortu, ezabatu eta aldatzen dituen eta horien egitekoak eta jardun-arloak finkatzen dituen Lehendakariaren abenduaren 15eko 20/2012 Dekretuari jarraikiz, Segurtasun Sailari eta Ingurumen eta Lurralde Politika Sailari batera dagokie Jaurlaritzaren Kontseiluari Bizkaiko Garraio Partzuergoko Kontseilu Nagusiko lehendakariaren eta, halaber, Batzorde Betearazleko lehendakari ere izango denaren izendapena eta kargutik kentzea dekretuz proposatzea.

Ondorioz, Segurtasuneko sailburuaren eta Ingurumen eta Lurralde Politikako sailburuaren proposamenez, eta Jaurlaritzaren Kontseiluak 2013ko urtarrilaren 22an egindako bileran aztertu eta onartu ondoren, honako hau

XEDATZEN DUT:

1. artikulua.– Mikel Torres Lorenzo jauna, Portugaleteko alkatea, Bizkaiko Garraio Partzuergoko Kontseilu Nagusiko eta Batzorde Betearazleko lehendakariaren kargutik kentzea.

2. artikulua.– José Luis Bilbao Eguren jauna, Bizkaiko Foru Aldundiko ahaldun nagusia, Bizkaiko Garraio Partzuergoko Kontseilu Nagusiko eta Batzorde Betearazleko lehendakari izendatzea.

AZKEN XEDAPENA

Dekretu honek onartzen den egunetik aurrera izango ditu ondorioak.

Vitoria-Gasteizen, 2013ko urtarrilaren 22an.

Lehendakaria,

IÑIGO URKULLU RENTERIA.

Segurtasuneko sailburua,

ESTEFANÍA BELTRÁN DE HEREDIA ARRONIZ.

Ingurumen eta Lurralde Politikako sailburua,

ANA ISABEL OREGI BASTARRIKA.


Azterketa dokumentala