Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

18. zk., 2013ko urtarrilaren 25a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

AGINTARIAK ETA LANGILERIA

Oposaketak eta lehiaketak

HEZKUNTZA, HIZKUNTZA POLITIKA ETA KULTURA SAILA
503

AGINDUA, 2013ko urtarrilaren 16koa, Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kulturako sailburuarena, Hezkuntza Ikuskaritzako ikuskari nagusiaren lanpostua izendapen libre bidez betetzeko deialdi publikoa iragartzen duena.

Abenduaren 11ko 342/2001 Dekretuak, Euskal Autonomia Erkidegoan Hezkuntza Ikuskaritzaren antolaketa arautzen duenak, Ikuskaritza Nagusia ezartzen du Hezkuntza Ikuskaritzaren antolaketa-egituraren barruan. Ikuskaritzaren plangintza orokorra, prestakuntza eta kontrola dira Ikuskaritza Nagusiaren oinarrizko funtzioak eta, horretarako, ikuskari guztien parte-hartzea sustatuko du. Halaber, Euskal Autonomia Erkidegoko Hezkuntza Ikuskaritzaren lanpostuen zerrenda onartzen duen urtarrilaren 13ko 3/2009 Dekretuaren bidez, ikuskari nagusiaren lanpostua finkatu zen, eta 2002ko ekainaren 18ko Aginduak, Hezkuntza Ikuskaritzaren antolaketa eta funtzionamendua ezartzen dituenak, 5. artikuluan azaldu zituen ikuskari nagusiaren funtzioak.

Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura Saileko Hezkuntza Ikuskaritzan ikuskari nagusiaren lanpostua betetzeko asmoz, uztailaren 6ko 6/1989 Legeak, Euskal Funtzio Publikoarenak, 46.2.a) artikuluan xedatutakoaren arabera eta Funtzio Publikoko Zuzendaritzak aldez aurretik aldeko txostena egin ondoren, Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura Sailak hartzen du agindu honen eranskinean aipatzen den lanpostua izendapen libre bidez betetzeko deialdia iragartzeko erabakia, ondorengo oinarrien arabera:

OINARRIAK

Lehenengoa.– Exijitutako baldintzak, agindu honen eranskinean finkatutakoak, betetzen dituzten karrerako funtzionarioek eskatu ahal izango dute agindu honen bidez deitzen den lanpostua.

Bigarrena.– Interesdunek Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura Saileko Langileriaren Kudeaketarako Zuzendaritzara bidaliko dituzte eskaerak, datu pertsonalak eta gaurko destinoa azalduko dituztenak, 15 laneguneko epean, agindu hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitara eman eta hurrengo egunetik hasita.

Hirugarrena.– Eskatzaileek curriculum vitae bat aurkeztu beharko dute idazkiarekin batera, ondorengo datuak azalduko dituena:

a) Titulu akademikoak.

b) Betetako lanpostuak, Administrazio Publikoan eta enpresa pribatuan.

c) Ikasketak, egindako ikastaroak, hizkuntzen ezagutza eta eskatzaileak adierazi nahi dituen merezimendu guztiak.

Eskatzaileek, gainera, exijitutako baldintzen eta alegatutako merezimenduen egiaztagiriak aurkeztu beharko dituzte eskaerarekin batera. Halaber, nahi dituzten argitalpen, txosten edo agiriak ere aurkeztu ahal izango dituzte.

Laugarrena.– Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kulturako sailburuaren agindu bidez ebatziko da deialdi hau. Agindu hori Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian emango da argitara, gehienez hilabeteko epean, eskaerak aurkezteko epeak bukatu eta hurrengo egunetik hasita.

Bosgarrena.– Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitara ematen den egunean sartuko da agindu hau indarrean.

Agindu honen aurka, berraztertze-errekurtsoa jarri ahal izango zaio Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kulturako sailburuari, hilabeteko epean, Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitara eman eta hurrengo egunetik hasita, edo administrazioarekiko auzi-errekurtsoa Administrazioarekiko Auzietarako Epaitegian, bi hilabeteko epean, Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitara eman eta hurrengo egunetik hasita.

Vitoria-Gasteiz, 2013ko urtarrilaren 16a.

Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kulturako sailburua,

CRISTINA URIARTE TOLEDO.


Azterketa dokumentala