Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

18. zk., 2013ko urtarrilaren 25a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

AGINTARIAK ETA LANGILERIA

Oposaketak eta lehiaketak

HEZKUNTZA, HIZKUNTZA POLITIKA ETA KULTURA SAILA
502

AGINDUA, 2013ko urtarrilaren 10ekoa, Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kulturako sailburuarena, sail horretan hutsik dagoen lanpostu bat izendapen askez betetzeko deialdi publikoa egiten duena.

Sail honetan goi-kargudunaren idazkari lanpostu bat hutsik dagoenez, Euskal Funtzio Publikoaren uztailaren 6ko 6/1989 Legeko 46.2.d) artikuluan xedatutakoarekin bat etorriz, eta Funtzio Publikoaren Zuzendaritzak aldeko irizpena eman ondoren, agindu honetako eranskinean adierazten den lanpostua izendapen askez betetzeko deialdia iragartzea erabaki du sail honek. Hona hemen deialdiaren

OINARRIAK

Lehenengoa.– Lanpostuan aritzeko eranskinean adierazten diren eskakizunak betetzen dituzten karrerako funtzionarioek eska dezakete agindu honen bidez iragartzen den lanpostua.

Bigarrena.– Parte hartu nahi dutenek eskabideak Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura Saileko Langileriaren Kudeaketa Zuzendaritzara bidali beharko dituzte, eta bertan euren datu pertsonalak eta gaur egun duten destinoa zehaztu beharko dute. Eskabideak aurkezteko epea hamabost egun baliodunekoa izango da, agindu hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik hasita.

Hirugarrena.– Lehiatzaileek, idazkiarekin batera, curriculum vitaea aurkeztu beharko dute, datu hauek jasoko dituena:

a) Titulu akademikoak.

b) Administrazioan eta, hala badagokio, enpresa pribatuan betetako lanpostuak.

c) Egindako ikasketen eta ikastaroen berri, dakizkien hizkuntzak eta izangaiaren ustez adierazgarri izan daitezkeen bestelako merituak.

Izangaiek, aurrekoez gain, lanpostua betetzeko beharrezko diren eskakizunak eta agertutako merituak egiaztatzen dituzten agiriak aurkeztu beharko dituzte. Nolanahi ere, nahi beste argitalpen, txosten edo bidezko iritzitako edozein agiri aurkeztu ahal izango dituzte.

Laugarrena.– Deialdi honen ebazpena Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kulturako sailburuaren aginduz izango da, eta Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratuko da, gehienez ere hilabeteko epean, eskabideak aurkezteko epea amaitu eta biharamunetik kontatzen hasita.

Agindu honek administrazio-bidea agortzen du, eta beraren aurka berraztertzeko errekurtsoa aurkeztu ahal zaio Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kulturako sailburuari, hilabeteko epean, Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik hasita; edo, bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkez daiteke Administrazioarekiko Auzien Epaitegian, bi hilabeteko epean, agindua EHAAn argitaratu eta hurrengo egunetik hasita.

Vitoria-Gasteiz, 2013ko urtarrilaren 10a.

Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kulturako sailburua,

CRISTINA URIARTE TOLEDO.

I ERANSKINA

Deialdiko lanpostua:

– Izena: Goi-kargudunaren idazkaria (520010 kodea, 69 dotazio).

– Lekua: Hezkuntza Sailburuordetza.

– Lantokia: Vitoria-Gasteiz.

– Kidegoa: C1/D1.

– Lanpostu-mailako ordainsari osagarria: 18.

– Berariazko osagarria:VI-A.

– Hizkuntza eskakizuna: 2.

– Derrigortasun-data: 1994-03-31.

Lanpostuan aritzeko eskakizunak:

– C1 edo D1 kidegoetakoa izatea.

– Euskal Autonomia Erkidegoko Administrarien kidegoko edo Administrari Laguntzaileen kidegoko karrerako funtzionarioa izanik, jarduneko zerbitzuan, zerbitzu berezietan edota seme-alabak zaintzeko eszedentzian egotea.

– Halaber, aipatutako kidegoetako funtzionarioak nahitaezko eszedentzian, beste administrazio publiko batean lanean, funtzio-gabetuta edo borondatezko eszedentzian badaude, jarduneko zerbitzura itzuli ahal izango dira prozedura honen bidez, baldin eta egon diren egoerari dagokion epea bete badute.

– Administrarien kidegoari edo administrari laguntzaileen kidegoari dagozkion jardueretan urte bat edo urte biko lan-esperientzia izatea.


Azterketa dokumentala