Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

18. zk., 2013ko urtarrilaren 25a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

AGINTARIAK ETA LANGILERIA

Izendapenak, egoerak eta gorabeherak

SEGURTASUN SAILA
501

EBAZPENA, 2013ko urtarrilaren 14koa, Segurtasun Saileko Administrazio eta Zerbitzuetako sailburuordearena, zenbait lagun –Ertzaintzako ikuskapen eskalako Ofizial kategoriarekin– ertzaintzako karrerako funtzionario izendatzeari buruzko 2013ko urtarrilaren 11ko Ebazpena Polizia eta Larrialdietako Euskal Akademiako iragarki-oholean argitaratu den data jakinarazten duena.

Euskal Herriko Poliziaren Hautaketa eta Prestakuntza Araudia onartzen duen uztailaren 19ko 315/1994 Dekretuaren 51. artikuluarekin bat etorriz, eta 303/2010 Dekretuaren bidez aldatutako abuztuaren 28ko 471/2009 Dekretuaren 12. artikuluak ematen dizkidan eskumenak direla bide, honako hau

EBAZTEN DUT:

Lehenengoa.– Aditzera ematen da ezen, 2013ko urtarrilaren 14an, Polizia eta Larrialdietako Euskal Akademiako iragarki-oholean argitaratu dela Administrazio eta Zerbitzuetako sailburuordearen 2013ko urtarrilaren 11ko Ebazpena, zenbait lagun –Ertzaintzako ikuskapen eskalako Ofizial kategoriarekin– ertzaintzako karrerako funtzionario izendatzeari buruzkoa.

Bigarrena.– Ebazpen honetan ez da amaitzen administrazio-bidea, eta interesdunek, beraren aurka, gora jotzeko errekurtsoa aurkez diezaiokete Segurtasuneko sailburuari, Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzen den egunetik aurrera zenbatu beharreko hilabeteko epearen barruan, hala ezarririk baitago Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio-Prozedura Erkidearen azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 107. eta 114. artikuluetan.

Vitoria-Gasteiz, 2013ko urtarrilaren 14a.

Administrazio eta Zerbitzuetako sailburuordea,

JOSEBA IÑAKI GURTUBAI ARTETXE.


Azterketa dokumentala