Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

18. zk., 2013ko urtarrilaren 25a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

XEDAPEN OROKORRAK

EUSKAL HERRIKO UNIBERTSITATEA
480

ERABAKIA, 2012ko abenduaren 20koa, Universidad del País Vascp / Euskal Herriko Unibertsitateko Gobernu Kontseiluarena, UPV/EHUko Gasteizko Ingeniaritzako Unibertsitate Eskolaren arautegia onartzeko dena.

Universidad del País Vasco / Euskal Herriko Unibertsitatearen Gobernu Kontseiluak ikastegietarako arautegi markoa onetsi zuen 2012ko otsailaren 23ko Erabakiaren bidez, Gobernu Kontseiluaren 2011ko ekainaren 23an onetsitako garapen-arautegia berrikusteko egutegia beteaz.

Oinarrizko arautegi hau, oinarrizko arautegi gisa eratu da, beraz, sailek horren gaineko alderdien inguruan arautu beharrekoaz erabaki dezakete, modu horretara, zeinek bere antolamendu autonomia bermatuz.

Ikastegien arautegi markoaren bigarren xedapen iragankorrak sei hileren epea ematen zuen, indarrean sartu zeneko datatik aitzina, ikastegiek bertan adierazitakora ekarri eta molda zitzaten tokian tokiko arautegiak.

Gasteizko Ingeniaritzako Unibertsitate Eskolak, arautegi honen babesera etorrita, onartu egin zuen Ikastegi Batzarrak 2012ko azaroaren 30ean egindako bileran bertako arautegiaren arautegi marko berrirako egokitzapena.

Horregatik guztiagatik, eta Idazkaritza Nagusiak hala proposatuta, Gobernu Kontseiluak honako hau

ERABAKI DU:

Lehenengoa.– Gasteizko Ingeniaritzako Unibertsitate Eskolaren arautegia onestea.

Bigarrena.– Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzeko agindua ematea.

Hirugarrena.– Gasteizko Ingeniaritzako Unibertsitate Eskolaren arautegia argitaratu eta biharamunean jarriko da indarrean.

Leioa, 2012ko abenduaren 20a.

Errektorea,

IÑAKI GOIRIZELAIA ORDORIKA.

Idazkari nagusia,

EVA FERREIRA GARCÍA.

GASTEIZKO INGENIARITZAKO UNIBERTSITATE ESKOLAREN ARAUTEGIA

1. artikulua.– Ikastegien Oinarrizko Arautegiko 9.2 artikuluaren zehaztapena.

2.– Ikastegiko Batzarrak 36 kide hautetsi izango ditu, era honetara banatuta unibertsitate sektoreen arabera:

● Irakasle eta ikertzaile iraunkorrak: % 63,75.

● Gainerako irakasle eta ikertzaileak: % 2,09.

● Ikasleak: % 22,08.

● Administrazio eta zerbitzuetako langileak: % 12,08.

2. artikulua.– Ikastegien Oinarrizko Arautegiko 12.2 artikuluaren zehaztapena.

2.– Gasteizko Ingeniaritzako Unibertsitate Eskolako Akademia Antolakuntzako Batzordea era honetara dago osatuta: eskolako zuzendaria edo hark bere ordez izendatutakoa (batzordeburua izango da); eskolako idazkari akademikoa (batzordeko idazkaria izango da); irakasle bat eskolan ematen den titulazio bakoitzeko; ikasle bat. Eskolako Batzarrak aukeratuko ditu taldean taldeko ordezkariak, baina ez da nahitaezkoa izango batzarreko kide izatea batzordean ordezkari izateko.

3. artikulua.– Ikastegien Oinarrizko Arautegiko 14.1 artikuluaren zehaztapena.

1.– Euskara Batzordea eratuko da, parte hartzerako eta aholkurako organoa izango dena. Kide hauek izango ditu: eskolako zuzendaria (zuzendaritzako beste kide bat izendatu ahal izango du bere ordez); bi irakasle; ikasle bat; eta administrazio eta zerbitzuetako langile bat.

4. artikulua.– Berdintasun Batzordea. Ikastegien Oinarrizko Arautegiko 5.2.l) artikuluaren zehaztapena.

5.– Eginkizunak: 2.– Hauek dira ikastegien eginkizunak: l) Ikastegian genero berdintasuna lortzeko neurriak hartzea. Berdintasun Batzorderik eratzen ez den bitartean, arlo honetako eginkizunak zuzendariak edo berak horretarako izendatzen duen pertsonak burutuko ditu.

5. artikulua.– Ikastegien Oinarrizko Arautegiko 10.2.b) artikuluaren zehaztapena.

2.– Ikastegiko Batzarren eginkizuna da ikastegiko arlo akademikoan eragina duten oinarrizko erabakiak hartzea, eta, bereziki, ikastegiko zuzendaria aukeratzea.

6. artikulua.– Zuzendari izateko hautagaitza. UPV/EHUko Hauteskundeei buruzko Arautegi Orokorreko 18.4 artikuluaren zehaztapena.

4.– Ikastegiko zuzendariaren kargurako hautagai zerrendari gobernu taldearen egitura eta programa erantsi behar zaizkio.

7. artikulua.– Ikastegien Oinarrizko Arautegiko 18.3 artikuluaren zehaztapena.

Kide anitzeko organoetako kideek eskatu eta eskuratu ahal izango dute beren eginkizunak aurrera eramateko beharrezkoa den dokumentazioa eta informazioa. Eskaria idazkari akademikoari zuzendutako idatzi bidez egin behar da, eta hark astebeteko epean ebatzi beharko du. Eskatzaileak horretarako eskubidea daukala behin egiaztaturik, hamabost (15) eguneko epean gehienez ere, ikastegiak haren esku jarriko du dokumentazioa ikastegiko Idazkaritzan.

8. artikulua.– Ikastegien Oinarrizko Arautegiko 19.1 artikuluaren zehaztapena.

1.– Kide anitzeko organoa balioz eratzeko, beharrezkoa izango da kideen gehiengo osoa egotea lehen deialdian, edo kideen heren bat egotea, gutxienez, bigarren deialdian. Deialdi bion artean, hamar (10) minutuko tartea egon beharko da.

Edozein kasutan, beti egon beharko dute bileran organoko buruak eta idazkariak edo, bestela, haien ordezkoek.

9. artikulua.– Ikastegien Oinarrizko Arautegiko 23.2 artikuluaren zehaztapena.

2.– Erabakiak hiru egun balioduneko epean argitaratu beharko dira beranduen jota eskolako Intraneten, eta datuak babesteko legeria errespetaturik betiere. Organoko idazkariak eta buruak bermatu egin beharko dute bileran hartutako erabakiak argitaratu egiten direla eta gutxien dela hilabete bat egongo direla ikusgai. Aldi hori kontuan hartuko da errekurtsoak jartzeko epea zenbatzean.

10. artikulua.– Epaimahaiak.

Ikasleen ebaluazioari buruzko arauei jarraiki beharrezkoa izanez gero epaimahaia eratzea, 1., 2., 3. edo 4. deialdirako, 5. eta 6. deialdietako epaimahaiak arituko dira.

11. artikulua.– UPV/EHUko Hauteskundeei buruzko Arautegi Orokorreko 4.2 artikuluaren zehaztapena.

2.– Hautetsiak kargua uzten duenean zerrenda bereko hurrengo kide ez-hautetsiak beteko du haren lekua. Ordezkapena astebetean gauzatuko da, idazkariak jakinarazi duenetik kontatzen hasita.

12. artikulua.– UPV/EHUko Hauteskundeei buruzko Arautegi Orokorreko 4.3 artikuluaren zehaztapena.

3.– Ikastegiko Batzarraren bilerarako deia behin eginda, edozein kide hautetsik, 24 orduko epean, eskari arrazoitua egin ahal izango du, ikastegiko idazkaritzan, bere ordezkoa joateko bilerara. Batzordeko buruak erabakiko du ordezkapena onartu edo ez, kontuan hartuta eskarian azaldutako arrazoiak. Onartuz gero, eskari egilearen hautagai zerrendako lehenengo ordezkoak beteko du haren lekua.

XEDAPEN IRAGANKORRA

Ikastegien Oinarrizko Arautegiko lehen xedapen iragankorrari jarraituz, Ikastegiko Batzarrak egungo osaera bera izango du harik eta ofizialki berritzea dagokion arte; izan ere, egungo batzarra 2011ko maiatzaren 18an indarrean sartutako UPV/EHUko Hauteskundeei buruzko Arautegi Orokorrari jarraituz aukeratu zen.


Azterketa dokumentala