Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

18. zk., 2013ko urtarrilaren 25a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

XEDAPEN OROKORRAK

EUSKAL HERRIKO UNIBERTSITATEA
479

ERABAKIA, 2012ko abenduaren 20koa, Universidad del País Vasco / Euskal Herriko Unibertsitateko Gobernu Kontseiluarena, Leioako Erizaintzako Unibertsitate Eskolaren arautegia onartzeko dena.

Universidad del País Vasco / Euskal Herriko Unibertsitatearen gobernu kontseiluak ikastegietarako arautegi markoa onetsi zuen 2012ko otsailaren 23ko Erabakiaren bidez, gobernu kontseiluaren 2011ko ekainaren 23an onetsitako garapen arautegia berrikusteko egutegia beteaz.

Oinarrizko arautegi hau, oinarrizko arautegi gisa eratu da, beraz, sailek horren gaineko alderdien inguruan arautu beharrekoaz erabaki dezakete, modu horretara, zeinek bere antolamendu autonomia bermatuz.

Ikastegien arautegi markoaren bigarren xedapen iragankorrak sei hileren epea ematen zuen, indarrean sartu zeneko datatik aitzina, ikastegiek bertan adierazitakora ekarri eta molda zitzaten tokian tokiko arautegiak.

Leioako Erizaintzako Unibertsitate Eskolak, arautegi honen babesera etorrita, onartu egin zuen ikastegi batzarrak 2012ko urriaren 8an egindako bileran bertako arautegiaren arautegi marko berrirako egokitzapena.

Horregatik guztiagatik, eta idazkaritza nagusiak hala proposatuta, Gobernu Kontseiluak ondokoa

ERABAKITZEN DU:

Lehenengoa.– Leioako Erizaintzako Unibertsitate Eskolaren arautegia onestea.

Bigarrena.– Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzeko agindua ematea.

Hirugarrena.– Leioako Erizaintzako Unibertsitate Eskolaren arautegia argitaratu eta biharamunean jarriko da indarrean.

Leioa, 2012ko abenduaren 20a.

Errektorea,

IÑAKI GOIRIZELAIA ORDORIKA.

Idazkari nagusia,

EVA FERREIRA GARCÍA.

UPV/EHUKO LEIOAKO ERIZAINTZA ESKOLAREN ARAUTEGIA

1. artikulua.– Ikastegien Oinarrizko Arautegiko 9.2 artikuluaren zehaztapena.

2.– Ikastegiko Batzarrak 30 kide hautetsi izango ditu, era honetara banatuta unibertsitate sektoreen arabera:

● Irakasle eta ikertzaile iraunkorrak: (18 ordezkari).

● Gainontzeko irakasleak eta ikertzaileak: ordezkari 1.

● Ikasleak: 7 ordezkari.

● Administrazio eta zerbitzuetako langileak: 4 ordezkari.

2. artikulua.– Ikastegien Oinarrizko Arautegiko 11 artikuluaren zehaztapena.

Ikastegiko Batzarrak Batzorde Iraunkorra izango du, era honetara osatua: eskolako zuzendaria (batzordeko burua izango da); idazkari akademikoa (batzordeko idazkaria izango da); 11 kide, batzordeko ordezkarien artetik aukeratuak eta era honetara banatuak: 7, irakasle eta ikertzaile iraunkorren ordezkariak izango dira; 1, gainerako irakasle eta ikertzaileen ordezkaria; 2, ikasleen ordezkariak; eta 1, administrazio eta zerbitzuetako langileen ordezkaria.

Batzorde Iraunkorrak Ikastegiko Batzarraren eginkizunak izango ditu eskuordetuta, Ikastegien Oinarrizko Arautegiko 10.3 artikuluaren arabera eskuordetu ezinak diren eginkizunak izan ezik; Batzorde Iraunkorraren funtzionamendua, bestalde, Ikastegiko Batzarrarenak berak izango dira.

3. artikulua.– Ikastegien Oinarrizko Arautegiko 14. artikuluaren zehaztapena.

1.– Euskarako Batzordea eratuko da, parte hartzerako eta aholkurako organoa izango dena, eta helburu izango du euskararen erabilera bultzatzea UPV/EHUko planifikazio orokorraren barruan, euskarazko irakats eskaintzaren plangintzan eta jarraipen lanean parte hartzea eta unibertsitate hedakuntzako eta prestakuntzako jarduerak sustatzea.

2.– Osakide hauek izango ditu: irakasle eta ikertzaileen ordezkari bat, ikasle bat eta AZPkoen ordezkari bat.

4. artikulua.– Ikastegien Oinarrizko Arautegiko 5.2.l) artikuluaren zehaztapena.

Berdintasun batzorderik ez dagoen bitartean, arlo horretako zereginak Akademia Antolakuntzako zuzendariordeak beteko ditu.

5. artikulua.– UPV/EHUko Hauteskundeei buruzko Arautegi Orokorreko 7 artikuluaren zehaztapena.

Ikastegiko zuzendaria hautatzeko, botoa aldez aurretik ematea onartuko da, Hauteskundeei buruzko Arautegi Orokorreko 7. artikuluan zehaztutakoari jarraituz.

6. artikulua.– UPV/EHUko Hauteskundeei buruzko Arautegi Orokorreko 18.4 artikuluaren zehaztapena.

4.– Ikastegiko zuzendariaren kargurako hautagaitza aurkeztean, gobernu taldearen egitura eta programa ere aurkeztu beharko dira.

7. artikulua.– Ikastegien Oinarrizko Arautegiko 19.2 artikuluaren zehaztapena.

2.– Batzarreko kideek botoa eskuordetu ahalko diete beste batzarkideei. Kide anitzeko organoko kideek, gehienez, boto bakar bat izan dezakete eskuordetuta. Botoa eskuordetzeko erabakia idatziz adierazi behar da eta dokumentua batzordeko idazkariari eman behar zaio, aktari erants diezaion.

Organoak eratzeko quorumari dagokionez, ez dira kontuan hartuko eskuordetutako botoak.

8. artikulua.– Epaimahaiak.

Beharrezkoa izanez gero epaimahaia eratzea 1., 2., 3. edo 4. deialdirako, 5. eta 6. deialdietako epaimahaiak arituko dira, ikasleen ebaluazioari buruzko arautegiak dioen moduan.

9. artikulua.– UPV/EHUko Hauteskundeei buruzko Arautegi Orokorreko 4.2 artikuluaren zehaztapena.

2.– Hautetsiak kargua uzten duenean zerrenda bereko hurrengo kide ez-hautetsiak beteko du haren lekua. Ordezkapena hiru aste iragan aurretik gauzatuko da, idazkariari jakinarazi zaionetik kontatzen hasita.

10. artikulua.– UPV/EHUko Hauteskundeei buruzko Arautegi Orokorreko 4.3 artikuluaren zehaztapena.

3.– Kide anitzeko organoko titularra kanpoan edo gaixorik dagoenean eta, oro har, bertan ez dagoenean arrazoi justifikaturen bategatik, behin-behineko ordezkoak beteko du haren lekua. Ordezkapena gauzatu ahal izateko, kide titularrek bertaratu ezina egiaztatzeko agiriak aurkeztu beharko dituzte ikastegiko idazkaritzan organoaren bilera egin baino72 ordu lehenago.


Azterketa dokumentala