Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

16. zk., 2013ko urtarrilaren 23a, asteazkena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Beste iragarki ofizial batzuk

ZARAUZKO UDALA
454

IRAGARKIA, Alde Zaharra Birgaitzeko Plan Berezian egindako aldaketari emandako behin betiko onespenari buruzkoa (G etxe-uhartea, eta G19-22 eta G20 eraikuntza-unitateak).

2012ko urriaren 31ko bilkuran, Zarauzko Udalbatzarrak erabaki zuen 1-1 area -OR Alde Zaharra- Birgaitzeko Plan Berezian egindako aldaketari behin betiko onespena ematea. Udalak abiarazi du espedientea eta G19-22 eta G20 eraikuntza-unitateei eragiten die (Patxiku kalea, 4 eta 6).

Erabakiaren testu osoa, ordenantza partikularrak eta haren aurka aurkez daitezkeen errekurtsoak 2012ko azaroaren 15eko Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean eman ziren argitara, 218. zenbakian.

Zarautz, 2012ko urriaren 20a.

ALKATEA.


Azterketa dokumentala