Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

16. zk., 2013ko urtarrilaren 23a, asteazkena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Beste iragarki ofizial batzuk

OSAKIDETZA-EUSKAL OSASUN ZERBITZUA
451

IRAGARKIA, 287/12 prozedura laburtuari dagokion administrazioarekiko auzi-errekurtsoan hirugarren interesdunak epatzeko dena.

Interesa izan dezaketen guztiei jakinarazten zaie CC.OO. Sindikatu Konfederazioak 287/12 prozedura laburtuari dagokion administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkeztu duela Vitoria-Gasteizko Administrazioarekiko Auzietako 3. zenbakiko Epaitegian, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Administrazio Kontseiluaren 2012ko otsailaren 28ko Akordioaren aurka. Aipatu Akordio horren bitartez, ez da onartzen Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusiaren uztailaren 15eko 1282/2011 Ebazpenaren aurka jarritako gora jotzeko errekurtsoa. 1282/2011 Ebazpen horren bitartez, hautatze-prozesuak arautzeko oinarriak onartzen dira, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuan lotura estatutario finkoa esleitzeko, eta, era berean, gutxiesten da Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusiaren azaroaren 16ko 1766/2011 Ebazpenari dagokiona. Ebazpen horren bitartez, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zerbitzu-erakundeetan destinoa duten Administrazioko Teknikari Espezialisten lanbide-taldeko Administrarien kategorian lotura estatutario finkoa lortzeko hautatze probak arautuko dituzten oinarri espezifikoak onartzen dira.

Beraz, interesa izan dezaketen hirugarren guztiak epatzen dira, eta ohartarazten zaie bederatzi eguneko epea izango dutela, iragarki hau argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera, prozedura judizialean agertu eta pertsonatzeko.

Vitoria-Gasteiz, 2012ko abenduaren 20a.

Aholkularitza juridikoko zuzendariordea,

BEATRIZ DEL VALLE IÑIGUEZ.


Azterketa dokumentala