Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

16. zk., 2013ko urtarrilaren 23a, asteazkena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Beste iragarki ofizial batzuk

SEGURTASUN SAILA
450

IRAGARKIA, 14317 zenbaki profesionala duen Ertzaintzako kideari Segurtasuneko sailburuaren 2013ko abenduaren 20ko Agindua jakinarazteko dena. Agindu horren bidez, 405X12ED023 zenbakiko diziplinako espedientearen barruan, zerbitzutik baztertzeko zigorra ezarri zitzaion ertzaintzako kide horri, hutsegite oso larria egiteagatik.

Espedientatuari jakinarazpena helarazi nahi izan zaion arren, hori egitea lortu ez denez, iragarki hau argitaratzen da, Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen (HAAJAPE) azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 59.5 eta 61. artikuluetan xedatutakoa betez.

Hori guztia argitara ematen da, interesdunak norbanako jakinarazpentzat har dezan, eta ondokoaz ohartarazten zaio:

1.– Agindu horrek amaiera ematen dio administrazio-bideari, eta beraren aurka, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa jarri ahal izango du Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusian, bi hilabeteko epean, iragarki hau argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera, Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa arautzen duen uztailaren 13ko 29/1998 Legean xedatutakoaren arabera.

Halaber, berraztertzeko errekurtsoa jarri ahal izango dio Segurtasuneko sailburuari, hilabeteko epean, iragarki hau argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera, HAAJAPEren Legearen 116. artikuluak dioenez.

2.– Espedientea ikusteko aukera ere badu Erandioko Mendotxe bideko 18an, Ikuskatzailetza eta Administrazio Alorrean.

3.– 2013ko urtarrilaren 3tik etenda dago Segurtasuneko sailburuaren 2013ko abenduaren 20ko Agindua jakinarazteko iraungitze-epea, HAAJAPEren Legeko 44.2 artikuluaren azken zatiaren arabera, eta Euskal Herriko Polizia Kidegoen Diziplinazko Araudia onartzen duen urtarrilaren 3ko 170/1994 Dekretuaren 41.3 artikuluaren arabera.

Vitoria-Gasteiz, 2013ko urtarrilaren 15a.

Segurtasuneko sailburua,

ESTEFANÍA BELTRÁN DE HEREDIA ARRONIZ.


Azterketa dokumentala