Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

16. zk., 2013ko urtarrilaren 23a, asteazkena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Beste iragarki ofizial batzuk

HEZKUNTZA, HIZKUNTZA POLITIKA ETA KULTURA SAILA
449

IRAGARKIA, Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketako sailburuaren 2012ko azaroaren 6ko Ebazpena jakinarazteko dena. Ebazpen horren bidez, ebatzi egiten da Ainara Lasa Drulh-aren izenean eta ordez aurkeztutako gora jotzeko errekurtsoa.

Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailari egotzi ezin zaizkion arrazoiengatik, idazki honen idazpuruan aipatzen den 2012ko azaroaren 6ko Ebazpena ezin izan diogu jakinarazi Ainara Lasa Drulh andreari. Hori dela-eta, Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen 30/1992 Legeak 59.5 artikulua betez, ebazpena iragarki hau argitaratuz jakinarazten dugu. Iragarki honen bidez, dei egiten zaio Ainara Lasa Drulh andreari edo bere ordezkariari, gehienez hamabost eguneko epean Vitoria-Gasteizko Donostia kaleko 1ean agertzeko, 08:00etatik 14:30era, ebazpenaren testu osoa jaso dezan. Epea iragarkia argitaratu eta hurrengo egunean hasiko da.

Eta Ainara Lasa Drulh andrea non dagoen ez dakigunez, iragarki hau ematen da, hari jakinarazteko.

Vitoria-Gasteiz, 2013ko urtarrilaren 8a.

Azterlan eta Araubide Juridikoaren zuzendaria,

ANA ISABEL CARO MUÑOZ.


Azterketa dokumentala