Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

16. zk., 2013ko urtarrilaren 23a, asteazkena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Beste iragarki ofizial batzuk

OGASUN ETA FINANTZA SAILA
448

IRAGARKIA, Honen bidez, Euskal Estatistika Erakundeak (Eustatek) jakinarazten du estatistika-eragiketei dagozkien emaitzak badaudela.

Euskal Autonomia Erkidegoaren Estatistikari buruzko apirilaren 23ko 4/1986 Legearen 17. artikuluan ezarritakoarekin bat etorriz, iragarki honen bidez jakinarazten da honako estatistika-eragiketa hauei dagozkien emaitzak badaudela:

– Eraikuntzaren kostuen indizea (EEKI) 2012/azaroa.

– Pobreziaren eta gizarte-desberdintasunen inkesta. 2012. urtea.

– Azalera handietako merkataritzaren indizea (AHMI) 2012/azaroa.

– Eraikuntzaren koiunturako indizea (EKI), 2012ko 3. hiruh.

– Kanpo-merkataritzako prezioen indizea (BUI) 2012ko 3. hiruh.

– Etxerik gabeko pertsonei buruzko inkesta. 2012. urtea.

– Heriotzen estatistika (HERE) 2012ko 2. hiruhilekoa.

– Industria-prezioen indizea (IPRI) 2012/azaroa.

– Ospitaleetako erikortasun-estatistika. 2011. urtea.

– Establezimendu turistiko hartzaileen inkesta (ETHI) 2012/azaroa

– Familia-gastuen estatistika: familien aurrekontuak. 2011. urtea.

– Kontu ekonomikoak. 2010 eta 2011ren aurrerapena.

– Hondakin arriskugabeen, inerteen eta inertizatuen kudeaketa. 2010. urtea.

– Berrikuntza teknologikoaren inkesta. 2011. urtea.

– Jaiotzen estatistika (JAIE) 2012ko 2. hiruhilekoa.

– Bioteknologiako I+Gri buruzko estatistika. 2011. urtea.

– Zerbitzuen gaineko koiuntura-indizea (ZKI) 2012ko 3. hiruh.

– Eraikuntzaren eta etxebizitzen estatistika (EEEE). 2012ko 3. hiruh.

– Ezkontzen estatistika (EZKE) 2012ko 2. hiruhilekoa.

– Industria produkzioaren indizea (IPI) 2012/urria.

– Informazioaren gizartearen panorama: Euskadi 2012.

Vitoria-Gasteiz, 2012ko abenduaren 28a.

Zuzendari nagusia,

Josu Iradi Arrieta.


Azterketa dokumentala