Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

16. zk., 2013ko urtarrilaren 23a, asteazkena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Beste iragarki ofizial batzuk

EKONOMIAREN GARAPEN ETA LEHIAKORTASUN SAILA
447

IRAGARKIA, zeinen bidez Seafood Technical Applications, S.L.U. enpresari jakinarazten baitzaio Nazioartekotzeko zuzendariaren 2012ko urriaren 23ko Ebazpena, itzulketa-espediente bat ebazten duena.

Espedientearen erreferentzia-zenbakia: PRO-0688-2011.

Seafood Technical Applications, S.L.U. enpresari jakinarazpen hori ohiko moduan egiterik ez dugu izan, hainbat saio egin dugun arren bere azken helbidean –Mendigorritxu, 138-2A pab., Vitoria-Gasteiz, Araba–. Hori dela-eta argitaratzen da iragarki hau.

Espedientearen aipamena:

(Ikus .PDF)

Halaber, zehapena honela bete beharko duela jakinarazten zaio:

  • Jakinarazpena hilaren 1etik 15era bitartean egin denean, egun horretatik hurrengo hilaren 5era bitartean, edo egun hori jaieguna bada, hurrengo egun baliodunera arte.
  • Jakinarazpena hilaren 16tik hilaren azken egunera egin denean, egun horretatik hurrengo hilaren 20ra bitartean, edo egun hori jaieguna bada, hurrengo egun baliodunera arte.

Ebazpen honen aurka, gora jotzeko errekurtsoa jartzeko dagoen hilabeteko epea orokorrean jarri den aipatu epea baino beranduago amaitzen denean, ordaintzeko eguna errekurtsoa jartzeko epea amaitu eta hurrengo egun baliodunean amaituko da, betiere errekurtsoa aurkezten ez bada; hori guztia, Euskal Autonomia Erkidegoko Ogasunaren Dirubilketa Araudia onartzen duen abuztuaren 31ko 212/1998 Dekretuaren 44. artikuluak 1., 3. eta 4. paragrafoetan dioenaren arabera.

Diru-sarrera honelaxe egingo da: izena (Seafood Technical Applications, S.L.U.) eta espediente-zenbakia (PRO-0688-2011) aipatuaz; eta Ekonomiaren Garapen eta Lehiakortasun Sailari dagokiola seinalatuaz, eta dirua kontu honetan sartuaz: Banco Bilbao Vizcaya Argentaria; zenbakia: 0182/5685/07/0000226271, zehazki, Euskal Autonomia Erkidegoko Diruzaintza Nagusiaren kontu zentrala.

Hori guztia Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratuz jakinarazten da, urtarrilaren 13ko 4/1999 Legearen 59.5 artikuluan ezarritakoa betetzeko (lege horrek Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen azaroaren 26ko 30/1992 Legea aldatu zuen).

Vitoria-Gasteiz, 2012ko abenduaren 28a.

Zerbitzu Orokorretako zuzendaria,

IÑAKI ALDEKOGARAI LABAKA.


Azterketa dokumentala