Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

16. zk., 2013ko urtarrilaren 23a, asteazkena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

JUSTIZIA ADMINISTRAZIOA

VITORIA-GASTEIZKO LEHEN AUZIALDIKO 8 ZENBAKIKO EPAITEGIA
443

EDIKTUA, oro har kontratuei buruz bideratutako 525/12 hitzezko judizioaren ondoriozkoa.

Vitoria-Gasteizko Lehen Auzialdiko 8 zenbakiko Epaitegia.

Judizioa: 525/12 hitzezko judizioa.

Demandatzailea: Ramiro Gonzalez Abogados y Consultores, S.L. Profesional.

Abokatua: Sara Jauregui Llorens.

Demandatua: Antonio Luis Barbeitos Iglesias.

Gaia: kontratuak, oro har.

Judizio horretan 2012ko urriaren 31n epaia eman zen eta bere epaitza honakoa da:

«Baietsi egiten dut osorik Jauregui Llorens letratuak -Ramiro González Abogados y Consultores, S.L. Profesional-ren ordez eta izenean- Antonio Luis Barbeitos Iglesiasen aurka aurkeztutako demanda, eta honako hauek ordaintzera kondenatzen dut: 964,70 euro tronkoarenak, eta ebazpen honetako hirugarren oinarri juridikoan adierazitako prozesu-interesak.

Epaiko laugarren oinarri juridikoan ezarritako moduan ordainduko dira kostuak.

Ebazpen honen aurka, ezin da errekurtsorik aurkeztu.

Eta epai honen bidez erabaki, agindu eta sinatzen dut.»

Antonio Luis Barbeitos Iglesias demandatuaren egungo bizilekua ezezaguna denez, aipatutako ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian ediktu bidez jakinaraztea erabaki da, Prozedura Zibilaren 1/2000 Legearen 497.2 artikuluan xedatutakoaren arabera (PZLb).

Jakinarazten den ebazpenaren testu osoa eskura du interesdunak, epaitegi honetako bulego judizialean.

Vitoria-Gasteiz, 2012ko azaroaren 16a.

IDAZKARI JUDIZIALA.


Azterketa dokumentala