Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

16. zk., 2013ko urtarrilaren 23a, asteazkena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

JUSTIZIA ADMINISTRAZIOA

VITORIA-GASTEIZKO LEHEN AUZIALDIKO 1 ZENBAKIKO EPAITEGIA
442

EDIKTUA, traktuari berriro ekiteko 1431/12 jabari-espedientearen ondoriozkoa.

Vitoria-Gasteizko Lehen Auzialdiko 1 zenbakiko Epaitegiko magistratu jauna.

Jakinarazten dut: epaitegi honetan traktuari berriro ekiteko 1431/12 jabari-espedientearen prozedura bideratu dela, Carmen Gloria Gonzalez Humayor andrearen eskariz, finka hauek inmatrikulatzeko:

Zati bat, zenbaki hau duena: osoko bat eta ehun eta hamar milaren; berrogei zenbakia du adierazle. Horren partaidetza izateak Valladolid kaleko 28ko beheko solairuko garaje-erabilera duen lokal-sotoko 13. garaje-plaza erabiltzeko eskubidea ematen du. Mila zazpiehun eta hiru metro eta hamazazpi dezimetro koadroko azalera du; dezimetro koadro horietatik seiehun eta berrogeita zazpi metro eta laurogeita bost dezimetro koadro garaje-plazenak dira eta laurehun eta hogeita bost metro eta hogeita hamabi dezimetro koadro plaza horietako pasabide eta sarbideei dagozkie. Valladolid kaletik zuzeneko sarbidea dago, arrapala batetik; arrapala hori bi zenbakia duen etxearen beheko solairuan dago. Sartzeko eta maniobratzeko kaleen artean behar bezala antolatuta dago, eta aparkatzeko berrogei plaza ditu guztira, beste hainbeste ibilgailu zaintzeko. Plaza horiek behar bezala seinaleztatuta eta batetik berrogeira zenbakituta daude, lurzoruko pinturaren bidez. Mugak: iparrean, Valladolid kalea, soto komuna eta sartzeko arrapala; hegoan, 306 partzelaren lur-azpia, eskola-erabilera duena, 27,30 metroko bi fronte dituena; sortaldean, «Inmobiliaria Olarizu, S.A.», Valladolid kalea eta sotoa, elementu komuna; eta sartaldean, Enrique Gómez Rey jauna, lur-azpia duena, berdeguneari dagokiona, eta aipatutako sotoa.

Kuota: ehuneko bi osoko eta berrogeita hamar ehuneneko.

Inskripzioa: Vitoria-Gasteizko Udaleko 1081. liburukian, 129. folioan inskribatua, 81.142 zenbakiko finka.

Honen bidez, eta egun honetako probidentzian erabakitakoari jarraituz, eskatutako inskripzioak kalterik egin diezaiekeenei dei egiten zaie –nor diren ez dakigu eta–, ediktu hau argitaratu ondorengo hamar egunetan espedientean agertu eta beren eskubideei dagokiena alega dezaten.

Vitoria-Gasteiz, 2012ko azaroaren 29a.

IDAZKARIA.


Azterketa dokumentala