Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

16. zk., 2013ko urtarrilaren 23a, asteazkena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

JUSTIZIA ADMINISTRAZIOA

GETXOKO LEHEN AUZIALDIKO ETA INSTRUKZIOKO 1 ZENBAKIKO EPAITEGIA
440

EDIKTUA, zenbateko bat erreklamatzeko bideratutako 53/12 prozedura arruntaren ondoriozkoa.

JAKINARAZPEN-ZEDULA

Getxoko (Bizkaia) Lehen Auzialdiko 1 zenbakiko Epaitegian, diru-zenbatekoa erreklamatzeko 53/12 prozedura arrunta bideratu da BBKGE Kredit EFC, S.A.k eskatuta, Juan Ignacio Ugarte Galdacano jaunaren aurka. Prozedura horren gainean epaia eman da. Hona idazpurua eta epaitza:

105/12 EPAIA

Epailea: Estrella Cordón Rodríguez andrea.

Lekua: Getxo (Bizkaia).

Eguna: bi mila eta hamabiko azaroaren hogeita bata.

Alderdi demandatzailea: BBKGE Kredit EFC, S.A.

Abokatua: Inmaculada Concepción, Oses Garcia.

Prokuradorea: José Antonio Hernández Uribarri.

Alderdi demandatua: Juan Ignacio Ugarte Galdacano.

Abokatua.

Prokuradorea.

Judizioaren gaia: diru-zenbateko bat erreklamatzea.

EPAITZA

Guztiz baiesten dut Hernández Uribarri prokuradoreak BBKGE Kredit EFC, S.A.ren izenean eta ordez aurkeztutako demanda, Juan Ignacio Ugarte Galdacano jaunaren aurkakoa. Hori dela eta, demandatua kondenatzen dut auzi-jartzaileari 8.557,27 euro, legezko interesak eta prozesuko kostuak ordaintzera.

Egin bedi ebazpen honen ziurtagiria, dagozkion autoei eransteko, eta eraman bedi jatorrizkoa epaitegi honen epaien liburura.

Aurkaratzeko modua: apelazio-errekurtsoa, Bizkaiko Probintzia Auzitegiari zuzendua (PZLb, 455. artikulua). Errekurtsoa prestatzeko, idazkia aurkeztu behar da epaitegi honetan, ebazpena jakinarazi eta biharamunetik aurrera hogei egun balioduneko epean. Idazki horretan, bestalde, honako hauek adieraziko dira: inpugnazioa zein alegaziotan oinarritzen den, eta apelatutako ebazpena eta aurkaratutako erabakiak zeintzuk diren (PZLb, 458.2 artikulua).

Errekurtsoa aurkeztu ahal izateko, 50 euroko gordailua jarri beharko da, eta baldintza hori bete ezean ez da hura izapidetzea onartuko. Gordailua egiteko, zenbateko hori zainpean jarri beharko da, epaitegi honek Banesto taldean (Banco Español de Crédito) duen Gordailuan eta Zainpean jartzeko Kontuan. Kontuaren zenbakia hau da: 4766000005312. Dirua sartu izanaren agirian, kontzeptua idazteko hutsunean, «Errekurtsoa» dela adierazi beharko da (kodea: 02-Apelazioa). Diru-kopuru hori zainpean utzi izana egiaztatu egin beharko da errekurtsoa aurkeztean (BJLOko 15. XG).

Errekurtsoa jartzeko gordailua eratzetik salbuetsita daude aipatutako xedapenaren 5. paragrafoan aipatzen direnak eta doako laguntza juridikorako eskubidea aitortua dutenak.

Eta epai honen bidez erabaki, agindu eta sinatzen dut.

Argitalpena.– Epaiari dagokion egunean, jendaurreko entzunaldia egiten ari zelarik, epaia eman zuen epaile magistratu berberak eman, irakurri eta argitaratu zuen. Eta nik, idazkari naizenez, horren guztiaren fede ematen dut Getxon (Bizkaia), 2012ko azaroaren 21ean.

Juan Ignacio Ugarte Galdacano demandatuari behar bezalako jakinarazpena egiteko balio dezan, ematen eta sinatzen dut idazki hau, Getxon (Bizkaia), bi mila eta hamabiko azaroaren hogeita batean.

IDAZKARIA.


Azterketa dokumentala