Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

16. zk., 2013ko urtarrilaren 23a, asteazkena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

JUSTIZIA ADMINISTRAZIOA

DONOSTIA-SAN SEBASTIÁNGO LEHEN AUZIALDIKO 1 ZENBAKIKO EPAITEGIA
439

EDIKTUA, zenbateko bat erreklamatzeko bideratutako 327/12 prozedura arruntaren ondoriozkoa.

Donostiako Lehen Auzialdiko 1 zenbakiko Epaitegia.

Judizioa: 327/12 prozedura arrunta.

Demandatzailea: Banco Bilbao Vizcaya Argentaria, S.A.

Abokatua: Idoia Rosario Zabala Lauroba.

Prokuradorea: Alvarez.

Demandatua: Jaione Franco Sudupe.

Gaia: zenbateko bat erreklamatzea.

Judizio horretan, epaia eman da, eta honako hau da epaitza:

EPAITZA

Osorik baiesten dut Alvarez prokuradoreak BBVA Argentaria, S.A.ren izenean eta ordez aurkeztutako demanda, Jaione Franco Sudupe andrearen aurkakoa. Beraz, demandatzaileari 14.240,90 euro (tronkoarenak) eta berandutze-interesak, urteko % 20koak, pagatzera kondenatzen dut demandatua. Orobat, demandatuari ezartzen dizkiot prozedurak sortutako kostuak.

Jaione Franco Sudupe demandatuaren egungo egoitza ezezaguna denez, aipatutako ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratutako ediktu bidez jakinaraztea erabaki da, Prozedura Zibileko 1/2000 Legearen 497.2 artikuluaren arabera (PZLb).

Ebazpen horren aurka, apelazio-errekurtsoa aurkez dezake auzi-ihesean den demandatuak.

Jakinarazten den ebazpenaren testu osoa eskura du interesdunak, epaitegi honetako bulego judizialean.

Donostia, 2012ko azaroaren 14a.

IDAZKARI JUDIZIALA.


Azterketa dokumentala