Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

16. zk., 2013ko urtarrilaren 23a, asteazkena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

JUSTIZIA ADMINISTRAZIOA

BILBOKO LEHEN AUZIALDIKO 6 ZENBAKIKO EPAITEGIA
438

EDIKTUA, adostasunik gabeko dibortzioari buruzko 837/11 prozeduraren ondoriozkoa.

Bilboko Lehen Auzialdiko 6 zenbakiko Epaitegia (familia).

Judizioa: 837/11 adostasunik gabeko dibortzioa.

Demandatzailea: Jesus Maria Ugalde Miguel.

Abokatua.

Prokuradorea: Martinez.

Demandatua: Zulney Arboleda Cuero.

Gaia: dibortzioa.

Judizio horretan, 2012-11-13an, 495/12 epaia eman da, eta honako hau da bere epaitza:

EPAITZA

Osorik baiesten dut epaitegietako prokuradore Teresa Martínezek Jesús Maria Ugalde Miguelen izenean eta ordez jarritako demanda, eta Jesús María Ugalde Miguelek eta Zulney Arboleda Cuerok osatutako ezkontzaren legezko deuseztapena agintzen dut, dibortzioa dela-eta.

Alderdi bati ere ez zaio ezartzen kosturik berariaz.

Eman ebazpen honen berri alderdiei.

Epaia hau irmoa denean jakinarazi bekio ezkontza inskribaturik dagoen erregistro zibilari, dagokion idazpena egin dadin.

Aurkaratzeko modua: apelazio-errekurtsoa, Bizkaiko Probintzia Auzitegiari zuzendua (PZLb, 455. artikulua). Errekurtsoa prestatzeko, idazkia aurkeztu behar da epaitegi honetan, ebazpena jakinarazi eta biharamunetik aurrera hogei egun balioduneko epean. Idazki horretan, bestalde, honako hauek adieraziko dira: inpugnazioa zein alegaziotan oinarritzen den, eta apelatutako ebazpena eta aurkaratutako erabakiak zeintzuk diren (PZLb, 458.2 artikulua).

Errekurtsoa aurkeztu ahal izateko, 50 euroko gordailua jarri beharko da, eta baldintza hori bete ezean ez da hura izapidetzea onartuko. Gordailua egiteko, zenbateko hori zainpean utzi beharko da epaitegi honek Banesto taldean (Banco Español de Crédito) duen Gordailuan eta Zainpean uzteko Kontuan (kontuaren zenbakia: ). Ordainagiriaren kontzeptua idazteko hutsunean, «Errekurtsoa» dela adierazi beharko da (kodea: 02-Apelazioa). Diru-kopuru hori zainpean utzi izana egiaztatu egin beharko da errekurtsoa aurkeztean (BJLOko 15. XG).

Errekurtsoa jartzeko gordailua eratzetik salbuetsita daude aipatutako xedapenaren 5. paragrafoan aipatzen direnak eta doako laguntza juridikorako eskubidea aitortua dutenak.

Eta epai honen bidez erabaki, agindu eta sinatzen dut.

Zulney Arboleda Cuero demandatuaren egungo egoitza ezezaguna denez, aipatutako ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian eta epaitegiko iragarki-oholean ediktu bidez jakinaraztea erabaki da, Prozedura Zibilaren 1/2000 Legearen 497.2 artikuluan xedatutakoaren arabera.

Ebazpen horren aurka, goian adierazitako errekurtsoa aurkez dezake demandatu auzi-iheslariak.

Jakinarazten den ebazpenaren testu osoa interesdunak eskura du, auzitegi honetako bulego judizialean.

Bilbao (Bizkaia), 2012ko azaroaren 16a.

IDAZKARI JUDIZIALA.


Azterketa dokumentala