Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

16. zk., 2013ko urtarrilaren 23a, asteazkena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

GARAPENERAKO LANKIDETZAREN EUSKAL AGENTZIA
436

EBAZPENA, 2012ko abenduaren 28koa, Garapenerako Lankidetzaren Euskal Agentziako zuzendariarena, lankidetza entitateei laguntzak esleitzen dizkiena, generoaren aldetiko pro-ekitate antolamendu-aldaketarako prozesuak 2012. urterako sustatze aldera.

Garapenerako Lankidetzaren Euskal Agentziako zuzendariaren 2012ko azaroaren 9ko Ebazpenaren bidez (2012-11-16ko EHAA, 222. zk.), lankidetza entitateei laguntzak emateko deialdia egin zen, generoaren aldetiko pro-ekitate antolamendu-aldaketarako prozesuak 2012. urterako sustatze aldera.

Generoaren aldetiko pro-ekitate antolamendu-aldaketarako prozesuak 2012. urterako sustatze aldera lankidetza entitateei laguntzak esleitzen dizkiena azaroaren 25eko 197/2008 Dekretuaren 15. artikuluan Garapenerako Lankidetzaren Euskal Agentzia sortzen eta arautzen duen ekainaren 19ko 5/2008 Legearen 11.2 artikulua (2008-07-10eko EHAA, 131. zk.) eta Garapenerako Lankidetzaren Euskal Agentziaren antolaketa eta funtzionamenduko erregelamendua onartzen duen martxoaren 23ko 95/2010 Dekretuaren 11.1 artikulua (dekretu hori martxoaren 23ko 95/2010 Dekretuaren bidez onetsi zen, 2010-04-09ko EHAA, 65. zk.) direla-eta xedatutakoa betez (2007-05-10eko EHAA, 235. zk.), eta egindako proposamena ikusirik, honako hau

EBAZTEN DUT:

Lehenengoa.– Lehendakaritzako idazkari nagusiaren 2012ko azaroaren 9ko Ebazpenaren bidez deitutako laguntzak ematea. Laguntza horiek ebazpen honetako eranskinean jasotako erakundeei emateko dira, eranskinean aipatutako zenbatekoan eta eran.

Bigarrena.– Ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzeko agintzea, jende guztia jakinaren gainean egon dadin.

Ebazpen honetan ez da bukatzen administrazio-bidea, eta Garapenerako Lankidetzaren Euskal Agentziako lehendakariari gora jotzeko errekurtsoa aurkeztu ahal zaio, hain justu ere ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik harako hilabeteko apearen barruan. Gora jotzeko errekurtsoa aurkeztu zenetik hiru hilabete igaro eta ebazpenik ez bada eman, ezetsi egin dela ulertu ahal izango da, eta administrazioarekiko auzietarako bidea irekita egongo da

Vitoria-Gasteiz, 2012ko abenduaren 28a.

Garapenerako Lankidetzaren Euskal Agentziako zuzendaria,

MARTA ARES GODOY.

(Ikus .PDF)

Azterketa dokumentala