Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

16. zk., 2013ko urtarrilaren 23a, asteazkena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

HEZKUNTZA, HIZKUNTZA POLITIKA ETA KULTURA SAILA
435

EBAZPENA, 2012ko abenduaren 20koa, Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura Sailaren Ikastetxeen zuzendariarena; honen bidez, CPEIPS Andra Mari Ikastola HLBHIP ikastetxeari diru-laguntza ematen zaio Eskola 2.0 Proiektuan jasotako ekintzak gauzatzeko.

Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketako sailburuaren 2012ko uztailaren 18ko Aginduak diru-laguntzetarako deia egin zuen itunpeko ikastetxe pribatuentzat, Eskola 2.0. Proiektuan barne.

2012ko abenduaren 5ean ebatzi ziren Eskola 2.0. Proiektuko diru-laguntzak, 1.110.326,92 euro guztira. Diru-laguntza kalkulatzeko, itunduko gela bat gutxiago hartu zen kontuan CPEIPS Andra Mari Ikastola HLBHIP ikastetxearen kasuan.

Ikusita aurkeztutako eskabidea, deialdiaren bosgarren artikuluan adierazitako irizpideak eta Herri Administrazioen Araubide Juridikoari eta Administrazio Prozedura Erkideari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legeko 105.2. artikuluarekin bat etorriz,

EBAZTEN DUT:

Lehenengoa.– CPEIPS Andra Mari Ikastola HLBHIP ikastetxeari 2.371,96 euroko diru-laguntza ematea, itunpeko ikastetxeetan Eskola 2.0 Proiektuan jasotako ekintzak gauzatzeko.

Bigarrena.– Diru-laguntza 2012ko uztailaren 18ko Aginduaren hamaikagarren artikuluan ezarritako irizpideen arabera jasoko da.

AZKEN XEDAPENA

Ebazpen honek ez du agortzen administrazio-bidea, eta beraren aurka gora jotzeko errekurtsoa aurkeztu ahal izango zaio Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura Saileko hezkuntzaKO sailburuordeari, Ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hilabeteren barruan.

Vitoria-Gasteiz, 2012ko abenduaren 20a.

Ikastetxeen zuzendaria,

MARCELINO HERNÁNDEZ GARDUÑO.


Azterketa dokumentala