Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

7. zk., 2013ko urtarrilaren 10a, osteguna


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Obra, zerbitzu eta horniduren enkanteak eta lehiaketak

EUSKO LEGEBILTZARRA
198

IRAGARKIA, Eusko Legebiltzarrarena, kalitate handiko bideoak biltegiratzeko kabinak eskuratzeko eta instalatzeko kontratuari buruzkoa (Eusko Legebiltzarreko Mahaiaren 2012ko abenduaren 26ko Erabakia) (06-530(2)-12 espedientea).

Helburua: iragarkiaren izenburuan adierazten dena.

Lizitazioaren gehieneko aurrekontua: 73.533,72 euro, BEZik gabe. Hauxe dagokio BEZari (% 21): 15.446,28 euro. Guztizko emaitza hau da 89.000 euro.

Entregatzeko epea: 6 aste.

Agiriak eskuratzea: klausula teknikoen agiria eta administrazio-klausula berezien agiria eskuratzeko tokiak hauek izango dira:

– Eusko Legebiltzarra, 09:00etatik 14:00ak arte. Legebiltzarraren helbidea hau da: Becerro de Bengoa kalea, z/g, 01005 posta-kodea, Vitoria-Gasteiz.

– Eusko Legebiltzarraren web orrian (www.parlamentovasco.euskolegebiltzarra.org), Zerbitzuak>Kontratatzailearen profila atalean.

Eskaintzak aurkezteko tokia: proposamenak administrazio-klausula berezien agirian dagoen ereduaren arabera egingo dira, eta Eusko Legebiltzarreko Erregistro Orokorrean aurkeztuko dira (Becerro de Bengoa kalea, z/g, 01005 Vitoria-Gasteiz), norberak ekarrita edo agiri horretako 12.3 puntuan adierazi bezala.

Eskaintzak aurkezteko epea: 2013ko urtarrilaren 28a arte; ordutegia, 09:00etatik 14:00ak arte.

Eskaintzak jendaurrean irekitzea: Eusko Legebiltzarrean izango da eta aldez aurretik jakinaraziko zaie lizitatzaileei data eta ordua.

Vitoria-Gasteiz, 2012ko abenduaren 26a.

Eusko Legebiltzarreko lehendakaria,

Bakartxo Tejeria Otermin.


Azterketa dokumentala