Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

1. zk., 2013ko urtarrilaren 2a, asteazkena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

JUSTIZIA ADMINISTRAZIOA

VITORIA-GASTEIZKO LEHEN AUZIALDIKO 6 ZENBAKIKO EPAITEGIA
17

EDIKTUA, oro har kontratuei buruz bideratutako 968/12 judizio monitorioaren ondoriozkoa.

Vitoria-Gasteizko Lehen Auzialdiko 6 zenbakiko Epaitegia.

Judizioa: 968/12 judizio monitorioa.

Demandatzailea: Naturgas Energía Comercializadora, S.A.U.

Abokatua.

Prokuradorea: Echavarri.

Demandatua: Begoña Melgar Setien.

Gaia: kontratuak, oro har.

Aipatu judizioan, 588/12 dekretua eman da, 2012ko irailaren 19an. Honela diote xedapenek:

1.– Amaitutzat ematen da Naturgas Energia Comercializadora, S.A.U.k Begoña Melgar Setien andrearen aurka abiarazitako prozesu monitorioa, 762,19 euro erreklamatzekoa.

2.– Helaraz bekio Naturgas Energia Comercializadora, S.A.U.ri, hala behar bada, betearazpena agintzea eska dezan, eta ohartaraz bekio abokatuaren eta prokuradorearen esku-hartzea nahitaezkoa izango dela eskatutako zenbatekoa 2.000 euro baino gehiagokoa bada.

Epaileari ezagutarazten diot ebazpen hau.

Begoña Melgar Setien demandatuaren egungo egoitza ezezaguna denez, aipatutako ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratutako ediktu bidez jakinaraztea erabaki da, Prozedura Zibileko 1/2000 Legearen 497.2 artikuluaren arabera (PZLb).

Ebazpen horren aurka, demandatu auzi-iheslariak berrikusteko errekurtsoa aurkez dezake, epaitegi honetan, 5 eguneko epean.

Jakinarazten den ebazpenaren testu osoa eskura du interesdunak, epaitegi honetako bulego judizialean.

Vitoria-Gasteiz, 2012ko urriaren 19a.

IDAZKARI JUDIZIALA.


Azterketa dokumentala