Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

1. zk., 2013ko urtarrilaren 2a, asteazkena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

JUSTIZIA ADMINISTRAZIOA

TOLOSAKO LEHEN AUZIALDIKO ETA INSTRUKZIOKO 3 ZENBAKIKO EPAITEGIA
15

EDIKTUA, 552/11 zenbakiko prozedura arruntaren ondoriozkoa.

Tolosako Lehen Auzialdiko eta Instrukzioko 3 zenbakiko Zuzeneko Laguntza emateko Unitate Prozesala.

Judizioa: 552/11 prozedura arrunta.

Demandatzailea: Gipuzkoa eta Donostiako Aurrezki Kutxa.

Abokatua: María Antonia de Celis Arrastoa.

Prokuradorea: Navajas.

Demandatua: Arlindo Paulo Soares Marques eta Paulo Manuel Freitas Soares.

Gaia: judizio arrunta.

Aipatu judizioaren gainean epaia eta argitzeko autoa eman dira. Epaia 2012-09-21ean eta argitzeko autoa 2012-10-04an. Honela diote:

EPAITZA:

Baietsi egiten dut Gipuzkoa eta Donostiako Aurrezki Kutxaren ordezkariak aurkeztutako demanda, Arlindo Paulo Soares Marqués eta Paulo Manuel Freitas Soaresen aurkakoa. Horregatik, demandatuak kondenatzen ditut auzi-jartzaileari honako hauek ordaintzera, modu solidarioan: batetik, 21.024,81 euro eta, bestetik, kontuak –zeinen zorpeko saldoa erreklamatzen baita– itxi ondorengo egunetik, alegia 2011ko urriaren 12tik, sortutako interesak, itundutako tasaren araberakoak.

Aurkaratzeko modua: Gipuzkoako Probintzia Auzitegian apelazio-errekurtsoa aurkeztuta (PZLb, 455. artikulua). Errekurtsoa prestatzeko, idazkia aurkeztu behar da epaitegi honetan, ebazpena jakinarazi eta biharamunetik aurrera hogei egun balioduneko epean. Idazki horretan, bestalde, honako hauek adieraziko dira: inpugnazioa zein alegaziotan oinarritzen den, eta apelatutako ebazpena eta aurkaratutako erabakia zein diren (PZLb, 458.2 artikulua).

AUTOAREN XEDAPEN-ZATIA

1.– Prozedura honetan emandako 2012ko irailaren 21eko epaia argitzea erabaki da.

2.– Aipatutako ebazpena aurrekarietan adierazitako moduan idatzita geratuko da, behin betiko, honela: Xedapen-zatiari esaldi hau erantsi behar zaio: «Kostuak demandatuari ezartzen zaizkio berariaz».

Sar bedi ebazpen hau Epaien Liburuan, eta bidal bedi auto nagusien lekukotza.

Aurkaratzeko modua:

Auto honen aurka, ez dago errekurtsoa aurkezterik. Jatorrizko ebazpenaren aurka, ostera, hura jakinaraztean zehaztutako errekurtsoak jar daitezke (PZLb, 214.4 artikulua).

Arlindo Paulo Soares Marques eta Paulo Manuel Freitas Soares demandatuen egungo bizilekua ezezaguna denez, aipatutako ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian ediktu bidez jakinaraztea erabaki da, hala xedatuta baitago Prozedura Zibilaren 1/2000 Legearen 497.2 artikuluan (PZLb).

Ebazpenen testu osoak interesdunaren esku daude, epaitegi honetako bulego judizialean.

Tolosa (Gipuzkoa), 2012ko urriaren 19a.

IDAZKARI JUDIZIALA.


Azterketa dokumentala