Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

1. zk., 2013ko urtarrilaren 2a, asteazkena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

JUSTIZIA ADMINISTRAZIOA

TOLOSAKO LEHEN AUZIALDIKO ETA INSTRUKZIOKO 3 ZENBAKIKO EPAITEGIA
14

EDIKTUA, zor-aitorpen bati buruz bideratutako 286/11 prozedura arruntaren ondoriozkoa.

Tolosako Lehen Auzialdiko eta Instrukzioko 3 zenbakiko Zuzeneko Laguntza emateko Unitate Prozesala.

Judizioa: 286/11 prozedura arrunta.

Demandatzailea: Gipuzkoa eta Donostiako Aurrezki Kutxa.

Abokatua: Iñigo Lareki Arcos.

Prokuradorea: Otermin.

Demandatua: Ioan Botiz.

Gaia: zor-aitorpena.

Judizio horretan epaia eman zen 2012ko apirilaren 12an, eta honako hau da bere epaitza:

Baietsi egiten dut Gipuzkoa eta Donostiako Aurrezki Kutxaren ordezkariak aurkeztutako demanda, Ioan Botiz jaunaren aurkakoa. Horregatik, demandatua kondenatzen dut auzi-jartzaileari honako hauek ordaintzera: 30.701,81 euro, tronkoarenak, eta zenbateko horrek sortutako interesak, hain zuzen mailegu-kontua eta aurrezki-libreta itxi ondorengo egunetik zorra erabat ordaindu arte sortutakoak –izan ere, kontu horien zorpeko saldoa erreklamatzen da–. Horretaz gain, prozesuko kostuak ere ordaindu beharko ditu demandatuak.

Ioan Botiz demandatuaren egungo bizilekua ezezaguna denez, aipatutako ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian ediktu bidez jakinaraztea erabaki da, Prozedura Zibilaren 1/2000 Legearen 497.2 artikuluan xedatutakoaren arabera (PZLb).

Ebazpen horren aurka, demandatu auzi-iheslariak apelazio-errekurtsoa aurkez dezake, hogei egun balioduneko epean.

Jakinarazten den ebazpenaren testu osoa eskura du interesdunak, epaitegi honetako bulego judizialean.

Tolosa (Gipuzkoa), 2012ko urriaren 6a.

IDAZKARI JUDIZIALA.


Azterketa dokumentala