Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

1. zk., 2013ko urtarrilaren 2a, asteazkena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

JUSTIZIA ADMINISTRAZIOA

DONOSTIA-SAN SEBASTIÁNGO LEHEN AUZIALDIKO 1 ZENBAKIKO EPAITEGIA
13

EDIKTUA, 706/11 zenbakiko prozedura arruntaren ondoriozkoa.

Donostiako Lehen Auzialdiko 1 zenbakiko Epaitegia.

Judizioa: 706/11 prozedura arrunta.

Demandatzailea: Gipuzkoa eta Donostiako Aurrezki Kutxa.

Abokatua: Iñigo Lareki Arcos.

Prokuradorea: Garcia del Cerro.

Demandatua: Sabino Echeberria Lizarralde eta Juan Jose Pino Bravo.

Gaia: judizio arrunteko demanda.

2012-10-19an, aipatu judizioan epai eman da, zeinen epaitza honako hau baita:

EPAITZA

Osorik baiesten dut García Del Cerro prokuradoreak Gipuzkoa eta Donostiako Aurrezki Kutxaren izenean eta ordez aurkeztutako demanda, Sabino Echeverria Lizarralde eta José Pino Bravo jaunen aurkakoa. Beraz, auzi-jartzaileari honako hau ordaintzera kondenatzen dut demandatua: 9.494,37 euro –tronkoarenak–, gehi hitzartutako interesak (% 12), 2010eko martxoaren 24tik, hau da, abal-kontua itxi eta biharamunetik –kontu horren zorpeko saldoak erreklamatzen baitira– guztia ordaindu arte sortutakoak. Kostuak berariaz ezartzen zaizkio demandatuari.

Sabino Echeberria Lizarralde demandatuaren egungo bizilekua ezezaguna denez, aipatutako ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian eta Bulego Judizial honetako oholtzan ediktu bidez jakinaraztea erabaki da, Prozedura Zibilaren 1/2000 Legearen 497.2 artikuluan xedatutakoaren arabera (PZLb).

Ebazpen horren aurka, apelazio-errekurtsoa aurkez dezake auzi-ihesean den demandatuak.

Jakinarazten den ebazpenaren testu osoa eskura du interesdunak, epaitegi honetako bulego judizialean.

Donostia, 2012ko urriaren 22a.

IDAZKARI JUDIZIALA.


Azterketa dokumentala