Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

1. zk., 2013ko urtarrilaren 2a, asteazkena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

JUSTIZIA ADMINISTRAZIOA

BILBOKO LEHEN AUZIALDIKO 12 ZENBAKIKO EPAITEGIA
12

EDIKTUA, kalte-galeren ordainketa baten gainean bideratutako 400/12 hitzezko judizioaren ondoriozkoa.

Bilboko Lehen Auzialdiko 12 zenbakiko Epaitegia

Judizioa: 400/12 hitzezko judizioa.

Demandatzailea: Biharko Aseguradora Compañia Anonima de Seguros y Reaseguros, S.A.

Abokatua: Jose Ramon Jimenez Gonzalez.

Prokuradorea: Smith.

Demandatua: Bahia Norte Gestiones y Proyectos, S.L. eta Ocaso, S.A. Compañia de Seguros y Reaseguros.

Gaia: kalte-galeren ordainketa.

Judizio horretan, epaia eman da, 2012ko ekainaren 20an, eta honako hau da haren epaitza:

EPAITZA

Baietsi egiten dut, osorik, Guillermo Smith Apalategui epaitegietako prokuradoreak Biharko Aseguradora, Compañía Anónima de Seguros y Reaseguros, S.A. sozietatearen izenean eta ordez aurkeztutako demanda. Horrenbestez, alderdi demandatua den Bahia Norte, Gestiones y Proyectos, S.L. kondenatzen dut seiehun eta laurogeita hamalau euro eta hirurogeita zortzi zentimo (694,68) ordaintzera. Halaber, ondoko interesak ordaintzera ere kondenatzen dut: demanda ezarri zenetik sortutako legezko interesa, eta lehen auzialdian epaia ematen denetik aurrera sortutako urteko interesa (diruaren legezko interesa, bi puntu gehituta). Alde demandatuari ezartzen zaizkio kostuak.

Ezetsi egiten dut, osorik, Guillermo Smith Apalategui epaitegietako prokuradoreak Biharko Aseguradora Compañía Anónima de Seguros y Reaseguros, SAren izenean eta ordez aurkeztutako demanda. Horregatik, absolbitu egiten dut alderdi demandatua, Ocaso, S.A. aseguru-etxea, haren aurka aurkeztutako eskaera guztietatik –Emilio Martínez Guijarro prokuradoreak ordezkatu du demandatua. Alderdiak bakoitzak eragindako kostuak alderdiak berak ordaindu beharko ditu; komunak, berriz, erdibana.

Bahia Norte Gestiones y Proyectos, S.L. demandatuaren egungo egoitza ezezaguna denez, aipatutako ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratutako ediktu bidez jakinaraztea erabaki da, Prozedura Zibilaren 1/2000 Legearen 497.2 artikuluaren arabera (PZLb).

Ebazpen horren aurka, ezin da errekurtsorik aurkeztu.

Jakinarazten den ebazpenaren testu osoa eskura du interesdunak, epaitegi honetako bulego judizialean.

Bilbao (Bizkaia), 2012ko urriaren 18a.

IDAZKARI JUDIZIALA.


Azterketa dokumentala