Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

1. zk., 2013ko urtarrilaren 2a, asteazkena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

JUSTIZIA ADMINISTRAZIOA

BILBOKO LEHEN AUZIALDIKO 5 ZENBAKIKO EPAITEGIA
10

EDIKTUA, ezkontzaz kanpoko seme-alabentzako neurrietarako 257/12 prozeduraren ondoriozkoa.

JAKINARAZPEN-ZEDULA

Aipatu prozeduran ebazpena eman da, eta hau dio, hitzez hitz:

456/12 EPAIA

Epailea: Francisco Javier Osa Fernandez jauna.

Lekua: Bilbao (Bizkaia).

Eguna: bi mila eta hamabiko urriaren hemezortzia.

Alderdi demandatzailea: Evelyn Margot Suarez Rosales.

Abokatua: Ana Gardeazabal Matias.

Prokuradorea: Ana María Conde Redondo.

Alderdi demandatua: Javier Alexander Manrique Estela.

Abokatua.

Prokuradorea.

Judizioaren gaia: seme-alaba adingabeentzako neurriak.

EPAITZA

Baietsi egiten dut Evelyn Suárez Rosales andreak aurkeztutako demanda, auzi-ihesean den Javier Alexander Manrique Estela jaunaren aurkakoa, eta, horrenbestez, adingabeko seme-alabei dagokienez, honako neurri hauek hartzea erabaki dut:

1.– Adingabekoen zaintza eta jagoletza amari esleitzen zaizkio.

2.– Seme-alabekiko guraso-ahala biek baliatuko dute, eta konpromisoa hartzen dute haiei eragin diezaieketen muntako erabakiak adostasunez hartzeko; adostasunik ez bada epaileak erabakiko ditu, salbu eta presa dela-eta beste ezkontideari kontsulta egitea ezinezkoa denean, esate baterako, osasunari dagozkionak: ospitaleratzea, ebakuntza kirurgikoa eta antzekoak; betiere albait arinen egin beharrekoak badira. Kasu horietan, seme-alabak berekin duen gurasoari egokituko zaio erabakia hartzea.

Guraso-ahalaren arloan, guraso bien adostasunarekin hartu beharreko erabakiak dira honako hauek: ohizko bizilekuari doakion udalerriz beste batera aldatzea adingabekoen bizilekua, halaber atzerria aldatzea, salbu eta oporretako bidaiak; ikastetxea aukeratzea eta ikastetxez aldatzea; eskolaz kanpoko edo osagarriak diren aktibitateak erabakitzea; urgentziazkoak izan barik iraupen handiko diren egintza medikoak, bai eta arlo psikologikokoak ere; garrantzizko ekintza erlijiosoak eta sozialak, esate baterako, Lehen Jaun Hartzea. Jagoletza ez duen gurasoak badu eskubiderik seme-alabek eskolan duten bilakaeraz informazioa jasotzeko, eta, halaber, eskolako tutoretza-ekintzetan parte hartzekoa, eta bai, seme-alaben osasunari dagokionez, osasun egoeraz eta tratamenduaz informazioa jasotzeko ere.

3.– Aitak seme-alabekin egonaldiak egin eta komunikazioak izan ahal izango ditu, guraso biek adosten duten moduan.

4.– Seme-alabentzako mantenu-pentsio modura, une bakoitzean lanaren, subsidioaren edo langabezia-prestazioaren edo edozein gizarte-laguntzaren bidez jasotzen dituen diru-sarreren % 15 ordainduko dio aitak amari, eta beti 100 euro hilero, gutxienez (50 euro seme edo alaba bakoitzeko). Pentsioa aurretiaz ordaindu beharko du aitak, hilabete bakoitzeko lehenengo bost egunen barruan, amak horretarako izendatzen duen bankuko kontu batean. Pentsioaren gutxieneko zenbatekoa urtero eguneratuko da, Estatistika Institutu Nazionalak edo haren ordezko erakundeak Estatu osoarentzat argitaratutako KPIren arabera, horretarako aurreko hamabi hilabeteak oinarritzat hartuta. Ezarritakoa bete ezean, legezko neurriak hartuko dira.

5.– Gurasoek erdibana ordainduko dituzte seme-alaben ohiz kanpoko gastuak. Halakotzat joko dira mediku-, farmazia-, optika- eta odontologia-zerbitzuek sortutako gastuak, eta Gizarte Segurantzak edo mediku-aseguru pribatuek beren gain hartzen ez dituzten gainerako mediku-gastuak. Halakotzat joko dira, orobat, irakasle edo tutoreek gomendatuta, ikasketa-prozesuaren indargarri eta lagungarri seme-alabek jaso behar dituzten eskola-orduak. Gainerako gastuak –premiazkoak ez badira, aisialdiak edo eskolak sortuak badira eta guraso biek erabakitakoak ez badira– egitea erabaki duenak ordaindu beharko ditu, gasturik egin bada behintzat. Nolanahi ere, bi gurasoek adostasunez hartutako erabakia izan bada, erdibana ordainduko dituzte.

Beste gurasoari kontsulta egin ezin zaion urgentziazko kasuetan izan ezik, gainerakoetan, guraso bakoitzak besteari jakinarazi beharko dio seme-alaba adingabeek dituzten aparteko premien berri, eta premia horiei erantzun beharra dagoela adierazi; horretarako, kasuan kasuko agiriak helaraziko dizkio batak besteari (gastuaren zenbatekoari buruzko aurrekontua edo informazioa). Hamabost eguneko epean erantzunik ez badago, gastua onartuta dagoela ulertuko da.

Halako jakinarazpenak behar bezala jasota geratzeko moduan egingo dira, eta epe barruan beste gurasoak aurkako erantzuna ematen badu, gaia epailearen esku utzi ahal izango da, bidezko prozeduraren bidez.

Prozedura hau izapidetzerakoan sortutako prozesu-kostuak ez zaizkio inori ezartzen.

Aurkaratzeko modua: apelazio-errekurtsoa, Bizkaiko Probintzia Auzitegiari zuzendua (PZLb, 455. artikulua). Errekurtsoa prestatzeko, idazkia aurkeztu behar da epaitegi honetan, ebazpena jakinarazi eta biharamunetik aurrera hogei egun balioduneko epean. Idazki horretan, bestalde, honako hauek adieraziko dira: inpugnazioa zein alegaziotan oinarritzen den, eta apelatutako ebazpena eta aurkaratutako erabakia zein diren (PZLb, 458.2 artikulua).

Errekurtsoa aurkeztu ahal izateko, 50 euroko gordailua jarri beharko da, eta baldintza hori bete ezean ez da hura izapidetzea onartuko. Gordailua egiteko, zenbateko hori zainpean jarri beharko da, epaitegi honek Banesto taldean (Banco Español de Crédito) duen Gordailuan eta Zainpean jartzeko Kontuan. Kontuaren zenbakia hau da: 4709. Dirua sartu izanaren agirian, kontzeptua idazteko hutsunean, «Errekurtsoa» dela adierazi beharko da (kodea: 02-Apelazioa). Diru-kopuru hori zainpean utzi izana egiaztatu egin beharko da errekurtsoa aurkeztean (BJLO, 15. xedapen gehigarria).

Errekurtsoa jartzeko gordailua eratzetik salbuetsita daude aipatutako xedapenaren 5. paragrafoan aipatzen direnak eta doako laguntza juridikorako eskubidea aitortua dutenak.

Eta epai honen bidez erabaki, agindu eta sinatzen dut.

Javier Alexander Manrique Estela demandatuaren egungo bizilekua ezezaguna denez, aipatutako ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian ediktu bidez jakinaraztea erabaki da, Prozedura Zibilaren 1/2000 Legearen 497.2 artikuluan xedatutakoaren arabera.

Jakinarazten den ebazpenaren testu osoa eskura du interesdunak, epaitegi honetako bulego judizialean.

Eta Javier Alexander Manrique Estela demandatuari behar bezalako jakinarazpena egiteko balio dezan ematen eta sinatzen dut hau, Bilbon (Bizkaia), bi mila eta hamabiko urriaren hemeretzian.

IDAZKARIA.


Azterketa dokumentala