Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

1. zk., 2013ko urtarrilaren 2a, asteazkena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

JUSTIZIA ADMINISTRAZIOA

AZPEITIKO LEHEN AUZIALDIKO ETA INSTRUKZIOKO 2 ZENBAKIKO EPAITEGIA
7

EDIKTUA, 487/11 prozedura arruntaren ondoriozkoa.

Azpeitiko Lehen Auzialdiko eta Instrukzioko 2 zenbakiko Zuzeneko Laguntza emateko Unitate Prozesala.

Judizioa: 487/11 prozedura arrunta.

Demandatzailea: Gipuzkoa eta Donostiako Aurrezki Kutxa.

Abokatua.

Prokuradorea: Echaniz.

Demandatua: Naima Soumir eta Ahmed Soutaifi.

Gaia: betebeharrak: zenbateko bat erreklamatzea.

Judizio horretan, epaia eman da, eta honako hau da epaitza:

Baietsi egin dut, osorik, Gipuzkoa eta Donostiako Aurrezki Kutxak Ahmed Soutaifi eta Naima Soumir jaun-andreen aurka aurkeztutako demanda. Ondorioz, demandatuak kondenatzen ditut auzi-jartzaileari diru-zenbateko hauek solidarioki ordaintzera: zazpi mila seiehun eta bederatzi euro eta berrogeita lau zentimo (7.609,44), eta % 17,25ean hitzartutako interesak, zorpeko saldoa erreklamatzen den kontua itxi eta hurrengo egunetik –2010eko urtarrilaren 30etik– ordainketa erabat egin arte sortutakoak. Halaber, kostuak ordaintzera kondenatzen dut demandatua.

Naima Soumir eta Ahmed Soutaifi demandatuen egungo bizilekua ezezaguna denez, aipatutako ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian ediktu bidez jakinaraztea erabaki da, Prozedura Zibileko 1/2000 Legearen 497.2 artikuluan xedatutakoaren arabera (PZLb).

Ebazpen horren aurka, demandatu auzi-iheslariak apelazio-errekurtsoa aurkez dezake, Gipuzkoako Probintzia Auzitegian, hogei egun balioduneko epean, ebazpena jakinarazi eta biharamunetik aurrera.

Jakinarazten den ebazpenaren testu osoa eskura du interesdunak, epaitegi honetako bulego judizialean.

Azpeitia (Gipuzkoa), 2012ko urriaren 17a.

IDAZKARI JUDIZIALA.


Azterketa dokumentala