Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

1. zk., 2013ko urtarrilaren 2a, asteazkena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

JUSTIZIA ADMINISTRAZIOA

AMURRIOKO LEHEN AUZIALDIKO ETA INSTRUKZIOKO 1 ZENBAKIKO EPAITEGIA
6

EDIKTUA, ezkontzaz kanpoko seme-alabentzako neurrietarako 306/11 prozeduraren ondoriozkoa.

Amurrioko Lehen Auzialdiko eta Instrukzioko 1 zenbakiko Zuzeneko Laguntza emateko Unitate Prozesala.

Ezkontzaz kanpoko seme-alabenganako neurriei buruzko 306/11 judizioa.

Demandatzailea: Sellem Boutraguin.

Abokatua: Alberto Zulueta Martinez.

Prokuradorea: Arrizabalaga.

Demandatua: Sid Ahmed Azley.

Gaia: neurri pertsonalak eta mantenu-neurriak eskatzea.

Aipatu judizioan, epaia eman da uztailaren 13an; hona hemen horren xedapenak:

EPAITZA

Ezetsi egiten dut, guztiz, Sellem Boutraguim-ek Sid Ahmed Azley-ren aurka jarritako demanda, XXX adingabekoarentzat neurri pertsonalak eta mantenu-neurriak hartzeko eskatzekoa.

Ez da hartzen kostuen gaineko erabakirik.

Jakinaraz bekie ebazpena alderdiei, eta aditzera eman ezen, ebazpena ez dela irmoa eta haren aurka apelazio-errekurtsoa aurkez daitekeela epaitegi honetan, hogei eguneko epearen barruan, jakinarazpena egin eta hurrengo egunetik hara (Urtarrilaren 7ko 1/2000 PZLko 458. artikulua, urriaren 10eko 37/2011 Legeaz aldatutakoa). Arabako Probintzia Auzitegia arduratu da aipatu errekurtsoez.

Errekurtsoa jarri ahal izateko, 50 euroko gordailua e beharko da, eta, baldintza hori bete ezean, ez da hura izapidetzea onartuko. Gordailua egiteko zenbateko hori epaitegi honek Banesto taldean (Banco Español de Crédito) duen Gordailuan eta Zainpean Uzteko Kontuan (0001 0000 30 0306 11 kontu-zenbakia) kontsignatu beharko da. Errekurtsoa aurkeztean egiaztatu beharko da kontsignazioa (BJLOko 15. xedapen gehigarria).

Errekurtsoa jartzeko gordailua eratzetik salbuetsita daude aipatutako xedapenaren 5. paragrafoan aipatzen direnak eta doako laguntza juridikorako eskubidea aitortua dutenak.

Halaber, jakinaraz bekio ebazpen honen epaitza Laudioko Lanbide bulegoari, dagozkion ondorioetarako; Laudioko Lanbide bulegoa da, hain zuzen ere, Fiskaltzak eskatutakoaren arabera, Sellem Boutraguim andrea, auzi honi dagokionez, agian jasotzen ari den laguntzaren arduraduna.

Eta epai honen bidez erabaki, agindu eta sinatzen dut.

Sid Ahmed Azley demandatuaren egungo bizilekua ezezaguna denez, aipatutako ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian ediktu bidez jakinaraztea erabaki da, Prozedura Zibilaren 1/2000 Legearen 497.2 artikuluan xedatutakoaren arabera (PZLb).

Ebazpen horren aurka, apelazio-errekurtsoa aurkez dezake auzi-ihesean den demandatuak.

Jakinarazten den ebazpenaren testu osoa interesdunak eskura du, auzitegi honetako bulego judizialean.

Amurrio (Araba), 2012ko uztailaren 16a.

IDAZKARI JUDIZIALA.


Azterketa dokumentala