Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

1. zk., 2013ko urtarrilaren 2a, asteazkena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

HEZKUNTZA, HIZKUNTZA POLITIKA ETA KULTURA SAILA
4

HUTSEN ZUZENKETA, honako dekretu honena: «241/2011 Dekretua, azaroaren 22koa, Abanto y Ciérvana-Abanto Zierbenako (Bizkaia) Gallartako Bodovalleko aire zabaleko meategia, Monumentu-multzo izendapenaz, Kultura Ondasun gisa deklaratzeko dena».

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria arautzen duen abenduaren 23ko 217/2008 Dekretuaren 18.2.b) artikuluak dioenez, argitaratzeko bidalitako testuan dauden hutsak edo omisioak Jaurlaritzaren Idazkaritzako eta Legebiltzarrarekiko Harremanetarako Zuzendaritzak zuzenduko ditu, baldin eta nabarmenak badira, dokumentuen esanahia aldatzen ez badute, eta nahasbiderik ez sortzeko komeni bada. Zuzenketa egiteko eskaria, testua argitaratzeko agindua eman duen organoak egingo du.

Modu horretako hutsak atzeman dira 241/2011 Dekretuan, eta zuzendu egin behar dira (241/2011 Dekretua, azaroaren 22koa, Abanto y Ciérvana-Abanto Zierbenako (Bizkaia) Gallartako Bodovalleko aire zabaleko meategia, Monumentu-multzo izendapenaz, Kultura Ondasun gisa deklaratzeko dena; 2011ko abenduaren 2ko EHAA, 229. zk.).

2011/5829 (11/3) orrialdean, mugaketaren deskribapenean:

Honela dio:

«X: 494550, Y: 4795298, X: 494484, Y: 4795305 kotetan jarraitzen du. Aurrerantzean Abra Industrialeko poligonoaren urbanizazioarekin bat egiten du X: 494350, Y:4795550 puntuan».

Baina honela esan behar du:

«X: 494620,756 Y: 4795178,923 puntuan jarraitzen du, X: 494550,046 eta Y: 4795297,616 puntura iritsi arte, bidea saihestuta, gero Abra Industrialeko poligonoaren urbanizazioarekin bat egiteko X: 494350 Y:4795550 puntuan».

Kokapen-plano berria argitaratzen da, zeinak ordezkatu egingo baitu 2011/5829 (11/4) orrialdean argitaratutakoa.


Azterketa dokumentala