Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

1. zk., 2013ko urtarrilaren 2a, asteazkena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

AGINTARIAK ETA LANGILERIA

Oposaketak eta lehiaketak

HERRIZAINGO, JUSTIZIA ETA HERRI ADMINISTRAZIO SAILA
2

EBAZPENA, 2012ko abenduaren 12koa, Herri Arduralaritzaren Euskal Erakundeko zuzendariarena, 2008ko uztailaren 10eko Ebazpenaren ordez emana, Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorraren Goi-mailako Teknikarien Kidegoan (Jarduera Fisikoaren eta Kirolaren Zientzietan Lizentziatua Aukeran) sartzeko hautaketa-prozesua gainditu duten pertsonen behin betiko zerrenda argitaratzeko dena.

Ogasun eta Herri Administrazioko sailburuaren 2007ko urriaren 30eko Aginduaren bidez, Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorraren Goi-mailako Teknikarien Kidegoan (Jarduera Fisikoaren eta Kirolaren Zientzietan Lizentziatua Aukeran) sartzeko hautaketa-prozesurako deia egin zen. Agindu hori 2007ko azaroaren 8ko Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu zen.

2012ko urriaren 30ean, IVAPeko zuzendariaren Ebazpenaren bidez, hautaketa-prozesuko behin-behineko kalifikazioak onartu ziren eta erreklamazioak aurkezteko epea ezarri zen, Euskadiko Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salak emandako 353/2009 epaia betez.

Deialdiaren oinarri orokorren 8.2 atalari jarraituz, eta behin-behineko zerrendaren aurkako erreklamaziorik aurkeztu ez denez, Herri Arduralaritzaren Euskal Erakundeko zuzendariak aginduko du prozesua gainditu duten pertsonen eta eskainitako lanpostuen behin betiko zerrenda Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzeko.

Epaiaren eraginpeko hautaketa-prozesua amaiturik dago eta hautatutako pertsonak lanpostuaren jabe egi ziren zegokion egunean, horregatik, oraingo esleipen prozesuan, deuseztasun arrazoia gertatu ez balitz eduki bera izango zuketen egintzei eutsi behar zaie. Ondorenez, bakarrik burutu behar dute lanpostua aukeratzeko izapidea, orain, epaiaren ondorioz, 2008ko esleipenean eskaini ez zitzaizkien lanpostuak eskatzeko aukera duten izangaiek. Egoera horretan ez dauden izangaiei dagokienez, indarrean dirau egindako aukeraketak.

Espedientean egiaztatu denaren arabera, epaian ezarritakoa betez eta, gainera, Euskal Autonomia Erkidegoko herri-administrazioetan euskararen erabilera normalizatzeko prozesua arautzen duen 86/1997 Dekretuaren 43.2 artikuluak ezartzen duena aintzat harturik, zenbait izangairi lanpostua aukeratzeko eskubidea aitortu behar zaie.

Hori dela eta, honako hau

EBAZTEN DUT:

Lehenengo artikulua.– Ezarritako epea amaiturik, hautaketa prozesuko behin-behineko azken kalifikazioen aurkako erreklamaziorik aurkeztu ez denez, prozesua gainditu duten pertsonen behin betiko zerrenda (I. eranskina) eta lanpostua aukeratu behar dutenena, aukeran duten lanpostuak barne (II. eranskina), Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian (www.ivap.org) web orrian eta IVAPeko iragarki tauletan argitaratzeko agindua ematea.

Bigarren artikulua.– Hamar (10) egun naturaleko epea ezartzea, horretarako eskubidea aitortu zaien izangaiek lanpostua aukera dezaten edo, dagokionean, 2008. urtean eginiko hautaketa berretsi dezaten.

AZKEN XEDAPENA

Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzietako Salari dagokio epaia betearazteko izapideetan sor litekeen guztiaz arduratzea, hala xedatuta baitago Administrazioarekiko auzien jurisdikzioa arautzen duen uztailaren 13ko 29/1998 Legearen 103.1 eta 109. artikuluetan.

Vitoria-Gasteiz, 2012ko abenduaren 12a.

Herri Arduralaritzaren Euskal Erakundeko zuzendaria,

MARIA ENCARNACIÓN ECHAZARRA HUGUET.


Azterketa dokumentala