Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

252. zk., 2012ko abenduaren 31, astelehena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

XEDAPEN OROKORRAK

INGURUMEN, LURRALDE PLANGINTZA, NEKAZARITZA ETA ARRANTZA SAILA
5930

HUTSEN ZUZENKETA, honako dekretu honena: «213/2012 Dekretua, urriaren 16koa, Euskal Autonomia Erkidegoko hots-kutsadurari buruzkoa».

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria arautzen duen abenduaren 23ko 217/2008 Dekretuaren 18.2.b) artikuluan xedatzen denez, argitaratzeko bidalitako testuan dauden hutsak edo omisioak Jaurlaritzaren Idazkaritzako eta Legebiltzarrarekiko Harremanetarako Zuzendaritzak zuzenduko ditu, baldin eta nabarmenak badira, dokumentuen esanahia aldatzen ez badute, eta nahasbiderik ez sortzeko komeni bada. Zuzenketa egiteko eskaria, testua argitaratzeko agindua eman duen organoak egingo du.

Euskal Autonomia Erkidegoko hots-kutsadurari buruzko urriaren 16ko 213/2012 Dekretuan (2012ko azaroaren 16ko EHAA, 222. zk.) era horretako akatsa aurkitu denez, honako zuzenketa hau egiten dugu:

– Aurrekarietako 2012/5056 (45/3) orrialdean, euskarazko bertsioan, honela dio:

«Azkenik, dekretuak sei xedapen gehigarri ditu, bi xedapen iragankor, xedapen indargabetzaile bat, eta hiru azken xedapen.»

Baina honela esan behar du:

«Azkenik, dekretuak sei xedapen gehigarri ditu, bi xedapen iragankor, xedapen indargabetzaile bat, eta bi azken xedapen.»

– 35.bis artikulua gehitu behar zaio, honako idazketarekin:

«35 bis artikulua.– Ohiz kanpoko baimenak.

1.– Administrazio publikoek aldi baterako baimenak eman ditzakete kapitulu honetan aurreikusitakoa behin-behinean ez betetzeko, gizarte-, politika-, kultura-, kirol- eta erlijio-gaiekin edo antzekoekin lotutako gertakizunak antolatzea edo horietarako lanak egitea argudiatzen badute. Hala eta guztiz ere, eragin akustikoa balioetsi ondoren, baimena ematen duen administrazioak neurriak aurreikusi beharko ditu herritarrei eragin diezazkieketen kalteak ahal bezain beste murrizteko; era berean, ez ohiko egoera horren sorburuaren nahiz iraupenaren berri eman beharko die herritar horiei.

2.– Hala, 6 hilabete baino gehiagoko iraupena izango dutela aurreikusten den lanetan, eragin akustikoari buruzko ikerketa bat egin beharko da, egoki diren neurri zuzentzaileak zehazteko.

3.– Eragin akustikoari buruzko ikerketa horretan aztertu beharko dira neurri zuzentzaile horietatik itxaroten diren onura akustikoak, zarata jasaten duten eremu akustiko edota etxebizitzetan zarata-maila murrizteari dagozkionak; gainera, ikerketaren berri eman beharko zaio erasandako udalerriari».

– 44. artikulua kendu behar zaio.

– 53. artikuluaren 6 paragrafoa, 2012/5056 (45/23) orrialdean,

Honela dio:

«Kasuan kasuko lizentzia eta baimena lortu eta aurretiko jakinarazpenari edo erantzukizunezko adierazpenari lotutako jarduerak betetzen diren ala ez egiaztatze aldera, I. eranskinaren 2. zatiko I taularen jarduerak sustatzen dituzten pertsonek edo erakundeek dekretu honen I. eranskinaren G eta I taulen balioak betetzen direla egiaztatzen duen erakunde egiaztatzaileak emandako txostena aurkeztu beharko dute. I taulakoak mugako gutxieneko balioak dira. Hala ere, isolamenduei eta emisioei buruz udal ordenantzan jasotakoa hartu behar da kontuan, zarata globalari eta maiztasunei dagokienez».

Baina honela esan behar du:

«Kasuan kasuko lizentzia eta baimena lortu eta aurretiko jakinarazpenari edo erantzukizunezko adierazpenari lotutako jarduerak betetzen diren ala ez egiaztatze aldera, I. eranskinaren 2. zatiko I taularen jarduerak sustatzen dituzten pertsonek edo erakundeek dekretu honen I. eranskinaren G eta I taulen balioak betetzen direla egiaztatzen duen erakunde egiaztatzaileak emandako txostena aurkeztu beharko dute. I taulakoak mugako gutxieneko eskakizunak dira. Hala ere, isolamenduei eta emisioei buruz udal ordenantzan jasotakoa hartu behar da kontuan, zarata globalari eta maiztasunei dagokienez».

– Azken xedapen bi hauek gehitu behar zaizkio, honako idazketarekin:

«AZKEN XEDAPENAK

Lehenengoa.– Ingurumen, Lurralde Plangintza, Nekazaritza eta Arrantza Sailari ahalmena eman zaio urtebeteko epean dekretu honen aplikazio-gidak egiteko Ingurumen Inpaktuaren Ebaluazioko eta Ingurumeneko Baimen Bateratuen prozeduretan, bai eta dekretu hau garatzeko behar adina xedapen egiteko ere.

Bigarrena.– Dekretu hau 2013ko urtarrilaren 1ean sartuko da indarrean».

– I., II. eta III. Eranskinak oso-osorik jasotzen ditugu.

(Ikus .PDF)

Azterketa dokumentala