Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

250. zk., 2012ko abenduaren 27a, osteguna


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Pribatuen iragarkiak

EUSKO TRENBIDEAK SAU
5900

IRAGARKIA, autobusen berariazko ordezko piezen hornidura kontratatzeari buruzkoa (prozedura irekia).

1.– Erakunde kontratatzailea.

a) Kontratazioaren organoa: Eusko Trenbideak-Ferrocarriles Vascos, S.A., sozietate publikoa.

b) Espedientea izapidetuko duen saila: Ekonomia eta Finantza Saila Gastuaren Kontrola. Telefonoa: 94 401 99 00, faxa: 94 401 99 16.

2.– Kontratu-mota.

a) Kontratuaren helburua: autobusen berariazko ordezko piezen hornidura kontratatzea (prozedura irekia).

b) Loteak eta kopurua: bai, bi.

c). Burutzeko/emateko lekua: Euskadi.

d) Burutzeko epea: 24 hilabete, horrez gain 12 hilabeteko luzapen bat egon daiteke.

3.– Izapideak, prozedura eta esleipena.

a) Izapideak: arruntak.

b) Prozedura: irekia.

c) Modua: lehiaketa publikoa.

4.– Lizitazio-oinarriaren aurrekontua.

Lehiaketa honen eskaintzaren gehienezko aurrekontua 600.000 eurokoa da (BEZa kanpo) I. lotearentzako (Bizkaia), eta 525.000 eurokoa (BEZa kanpo) II. lotearentzako (Gipuzkoa); aurrekontua 2 urterako da, gehi ustezko urte bateko luzapena.

5.– Bermeak.

Behin betiko fidantza: baldintza pleguen araberakoa.

6.– Dokumentazioa eta informazioa lortzea.

Parte hartzeko eskariak ondorengo posta elektronikoaren bidez eska daitezke: contratación@euskotren.es

7.– Kontratistaren betekizun zehatzak.

a) Sailkapena: baldintzen pleguetan zehaztutakoa.

8.– Eskaintzak aurkeztea.

a) Aurkezteko azken eguna: 2013ko urtarrilaren 28a, eguerdiko 12:00etan.

b) Aurkeztu beharreko dokumentazioa: baldintza orokorren pleguan zehaztutakoa.

c) Aurkezteko lekua: Eusko Trenbideak-Ferrocarriles Vascos, S.A. sozietate publikoa, Ekonomia eta Finantza Saila. Atxuri kalea 6. 48006 Bilbao.

d) Lizitatzailea bere eskaintza mantentzera behartuta dagoen epea: 6 hilabete.

9.– Argibide gehiago.

Baldintza Pleguetan jasotzen dira.

10.– Iragarkien gastuak.

Lehiaketaren esleipendunak edo esleipendunek ordainduko dituzte.

Bilbao, 2012ko abenduaren 10a.

Zuzendari nagusia,

JOSE IGNACIO ASENSIO BAZTERRA.


Azterketa dokumentala