Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

250. zk., 2012ko abenduaren 27a, osteguna


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Beste iragarki ofizial batzuk

EKONOMIA ETA OGASUN SAILA
5899

IRAGARKIA, prozedura ekonomiko-administratiboetan aipatutako jakinarazpenak jaso ez dituzten erreklamazio-egileen zerrenda argitaratzeko dena.

Erreklamazio-egileen zerrenda, aipatutako prozeduran adierazi diren jakinarazpenak jaso ez dituztenena.

(Ikus .PDF)

Tributuei buruzko abenduaren 17ko 58/2003 Lege Orokorraren 234.3 artikuluan eta lege hori garatzeko Erregelamendu Orokorra onartzeko den maiatzaren 13ko 520/2005 Errege Dekretuaren 50.5 artikuluan ezarritakoarekin bat etorrita, zerrendan agertzen diren jakinarazpenak Euskadiko Ekonomia-Arduralaritzako Epaitegiaren Idazkaritzan utziko dira gordailuan hilabetez, iragarki hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzen denetik. Epe horretan, interesdunak berak edo bere ordezkariak —azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 32. artikuluan jasotako betekizunak betetzen dituenak— Euskadiko Ekonomia-Arduralaritzako Epaitegiaren Idazkaritzan jaso ahal izango du egintzaren kopia, hartu-agiria izenpetu eta gero.

Aurreko paragrafoan zehaztatutako epea amaituta, ebazpenak jakinarazitzat joko dira. Haien kopia bana epaitegi honetan gordailatuko da. Epea amaituta bertaratzen den interesdunari kopia hori emango zaio, baina hartu-agiria izenpetu gabe. Kopia emate horrek ez du inolako baliorik izango jakinarazpen-ondorioetarako edo epeak berriz irekitzeko, eta ez da beharrezkoa izango horren berri jasota uztea espedientean.

Vitoria-Gasteiz, 2012ko azaroaren 27a.

Idazkaria,

LORETO ABAIGAR ECHEGOYEN.


Azterketa dokumentala