Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

250. zk., 2012ko abenduaren 27a, osteguna


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

HERRIZAINGO, JUSTIZIA ETA HERRI ADMINISTRAZIO SAILA
5894

EBAZPENA, 2012ko azaroaren 27koa, Herri Administrazioko Sailburuordetzarena, Konekta Zaitez@Banda Zabala izeneko egitasmoaren barruan, banda zabaleko interneten sartzeko diru-laguntzak emateko dena.

Ogasun eta Herri Administrazioko sailburuaren 2007ko uztailaren 11ko Aginduak (EHAA, 147. zk.), Justizia eta Herri Administrazioko sailburuaren 2010eko otsailaren 18ko Aginduak (EHAA, 57. zk.) aldatutakoak, Konekta Zaitez@Banda Zabala proiektuaren barruan, Interneterako banda zabaleko sarrera-zerbitzuak emateko laguntza-neurriak ezartzen ditu.

Aipatutako aginduan, diru-laguntzetako programa bat eratzen da. Diru-laguntza horien xedekoak dira, hain zuzen ere, banda zabaleko Internetekin konektatzeko, alde batetik, erabiltzaileak behar duen terminal-ekipoa erostea eta, bestetik, frekuentzia libreetako (Wifi edo antzekoak) bandako puntu-puntu anitzeko hari gabeko teknologietan oinarritutako instalazio kolektiboak eskuratzea. Halaber, diru-laguntza horiek emateko prozedura eta irizpideak arautzen dira eta laguntzen zenbatekoa eta berau aldatzeko prozedura ezartzen dira.

Herri Administrazioko sailburuordearen 2012ko ekainaren 25eko Ebazpenaren bitartez, 2012ko ekitaldirako laguntzei dagokienez guztira aurreikusi den zenbatekoa onartu da. Ebazpen horretan guztira ezarri den zenbatekoa ehun eta berrogeita hamar mila eurokoa da (150.000). Ezarritako konponbide teknologikoari dagokionez, erositako ekipo terminal bakoitzeko aleko zenbatekoa berrehun eta laurogeita bat eurokoa izango da (281).

Halaber, esandako agindu horren 10. artikuluak Itelazpi izendatzen du Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorraren erakunde laguntzaile bezala, Euskal Autonomia Erkidegoko Ogasun Nagusiaren Antolarauei buruzko Legearen testu bategina onesteko den azaroaren 11ko 1/1997 Legegintzako Dekretuaren 52. artikuluan ezarritakoari jarraituz.

Ogasun eta Herri Administrazioko sailburuaren 2007ko uztailaren 11ko Aginduaren 11. artikuluan ezarritakoarekin bat etorriz eta erakunde laguntzaileak egindako proposamena ikusi ondoren, honako hau

EBAZTEN DUT:

Lehenengoa.– Banda zabaleko Internetera sartzeko diru-laguntzen esleipena onuradunei jakinaraztea, Konekta Zaitez@Banda Zabala proiektuaren barruan, honi erantsita doakion eranskinean jasota dauden kopuruetan.

Bigarrena.– Aipatutako 2007ko uztailaren 11ko Aginduaren 13.1 artikuluan ezarritakoari jarraituz, Itelazpi baltzu publikoak izango du onuradunak jakinarazteko eta operadoreari horien konturako diru-laguntzak ordaintzeko ardura.

Hirugarrena.– Ebazpen honek ez dio amaiera ematen administrazio-bideari, eta, beraren aurka, gorako errekurtsoa aurkeztu ahal zaio Herrizaingo, Justizia eta Herri Administrazioko sailburuari, hilabeteko epe barruan, ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta biharamunetik hasita.

Laugarrena.– Ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzeko eta baita ere erakunde onuradun bakoitzari honako honen berri emateko agintzea.

Vitoria-Gasteiz, 2012ko azaroaren 27a.

(Justizia eta Herri Administrazio Sailaren egitura organikoa eta funtzionala ezartzen duen abuztuaren 28ko 472/2009 Dekretuaren lehenengo xedapen gehigarriaren a) idatzi-zatian ezarritako ordezkapen-araubideari jarraituz).

Informatika eta Telekomunikazioetako zuzendaria,

SERAFÍN OLCOZ YANGUAS.

(Ikus .PDF)

Azterketa dokumentala