250. zk., 2012ko abenduaren 27a, osteguna
- Bestelako formatuak:
- PDF (164 KB - 1 orri.)
- EPUB (95 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
AGINTARIAK ETA LANGILERIA
Izendapenak, egoerak eta gorabeherak
HEZKUNTZA, HIZKUNTZA POLITIKA ETA KULTURA SAILA
5866
379/2012 DEKRETUA, abenduaren 24koa, Hizkuntza Politikarako sailburuordea kargutik kentzea xedatzeko dena.
Jaurlaritzari buruzko ekainaren 30eko 7/1981 Legearen 24. artikuluko j) idatzi-zatian, 26. artikuluko 6. paragrafoan eta 29. artikuluan ezarritakoaren arabera, Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kulturako sailburuaren proposamenez, eta Jaurlaritzaren Kontseiluak 2012ko abenduaren 24an egindako bilkuran proposamena aztertu eta onartu ondoren, hau
XEDATZEN DUT:
1. artikulua.– María Lourdes Auzmendi Ayerbe andrea Hizkuntza Politikarako sailburuordearen kargutik kentzea, eta egindako lanagatik eskerrak ematea.
2. artikulua.– Dekretu honek Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzen den egunetik aurrera izango ditu ondorioak.
Vitoria-Gasteizen, 2012ko abenduaren 24an.
Lehendakaria,
IÑIGO URKULLU RENTERIA.
Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kulturako sailburua,
CRISTINA URIARTE TOLEDO.