Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

228. zk., 2012ko azaroaren 26a, astelehena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Beste iragarki ofizial batzuk

ENPLEGU ETA GIZARTE GAIETAKO SAILA
5207

EDIKTUA, Familia eta Komunitate Politikarako Zuzendariarena, jarraian adierazten diren espedienteei buruzkoa (255/2006 Dek/48/2012-09-20).

María Dolores García García andreak, Eusko Jaurlaritzako Enplegu eta Gizarte Gaietako Saileko Familia eta Komunitate Politikarako Zuzendariak, ondoko ediktua eman du:

EDIKTUA

Ezinezkoa izan da ediktu honen amaieran agertzen diren eskatzaileei berariaz jakinaraztea abenduaren 19ko 255/2006 Dekretuan aurreikusitako diru-laguntzen gaineko ebazpenak (255/2006 Dekretua, seme-alabak dituzten familientzako diru-laguntzak arautzen dituena).

Aipatutako espedienteen gainean emandako ebazpenen testu osoa eskuragarri izango dute interesdunek Lan eta Gizarte Gaietako Lurralde Ordezkaritzan (Kale nagusia 85, 48011 Bilbao).

Ezezko ebazpenak direnez gero, ediktu hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratuz jakinarazten dira, Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 59.5 artikuluan eta aplikagarriak diren gainerako xedapen bateragarrietan agindutakoari jarraikiz.

Adierazten diren espedienteen gainean emandako ebazpenek ez dute amaitzen administrazio-bidea, eta horien aurka gorako helegitea aurkez daiteke Eusko Jaurlaritzako Enplegu eta Gizarte Gaietako Saileko Gizarte Gaietako sailburuordearen aurrean, hilabeteko apean, ediktu hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera, betiere, Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 114. eta 115. artikuluetan agindutakoaren arabera.

Vitoria-Gasteiz, 2012ko irailaren 20a.

Familia eta Komunitate Politikarako zuzendaria,

MARÍA DOLORES GARCÍA GARCÍA.


Azterketa dokumentala