Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

228. zk., 2012ko azaroaren 26a, astelehena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

JUSTIZIA ADMINISTRAZIOA

GETXOKO LEHEN AUZIALDIKO ETA INSTRUKZIOKO 5 ZENBAKIKO EPAITEGIA
5200

EDIKTUA, diru-zenbateko bat erreklamatzeko bideratutako 264/11 hitzezko judizioaren ondoriozkoa.

Getxoko Lehen Auzialdiko eta Instrukzioko 5 zenbakiko Zuzeneko Laguntza emateko Unitate Prozesala.

Judizioa: 264/11 hitzezko judizioa.

Demandatzailea: Financiera El Corte Inglés EFC, SA.

Abokatua: José Antonio Moreno Muñoz.

Prokuradorea: Echevarrieta.

Demandatua: Ana Isabel Lopez Fernandez.

Gaia: diru-zenbateko bat erreklamatzea.

Judizio horretan, epaia eman da, eta honako hau da epaitza:

Baietsi egiten da Echevarrieta prokuradoreak El Corte Inglés EFC, SA.ren izenean eta ordez aurkeztutako demanda. Hori dela eta, Ana Isabel López Fernández andrea kondenatzen dut auzi-jartzaileari 5.977,52 euro ordaintzera. Interpelazio judizialaz geroztik sortutako legezko interesak ere ordaindu behar ditu demandatuak. Prozesuko kostuei dagokienez, ez da inor kondenatzeko erabakirik hartu.

Ebazpen honen aurka, ezin da errekurtsorik aurkeztu.

Ana Isabel Lopez Fernandez demandatuaren egungo bizilekua ezezaguna denez, aipatutako ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian ediktu bidez jakinaraztea erabaki da, Prozedura Zibilaren 1/2000 Legearen 497.2 artikuluan xedatutakoaren arabera.

Ebazpen horren aurka, demandatu auzi-iheslariak ezin dezake errekurtsorik aurkeztu.

Jakinarazten den ebazpenaren testu osoa eskura du interesdunak, epaitegi honetako bulego judizialean.

Getxo (Bizkaia), 2012ko maiatzaren 29a.

IDAZKARI JUDIZIALA.


Azterketa dokumentala