Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

228. zk., 2012ko azaroaren 26a, astelehena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

JUSTIZIA ADMINISTRAZIOA

BILBOKO LEHEN AUZIALDIKO 8 ZENBAKIKO EPAITEGIA
5198

EDIKTUA, 747/11 hitzezko judizioaren ondoriozkoa.

Bilboko Lehen Auzialdiko 8 zenbakiko Epaitegia.

Judizioa: 747/11 hitzezko judizioa.

Demandatzailea: Ana Isabel Alonso Espinosa eta Jose Ignacio Gonzalez Rodrigo.

Abokatua: Jose Ignacio Urquizu Llaguno eta Jose Ignacio Urquizu Llaguno.

Prokuradorea.

Demandatua: Jose Andres Aguirre Belausteguigoitia, Edificadora Pro-3, S.L. eta Consfir, S.C.

Gaia: KZko 1591. artikuluko agindua.

Judizio horretan, 158/12 epaia eman da (2012-07-19), eta honako hau da bere epaitza:

EPAITZA

Edificadora Pro-3, S.L., Consfir, S.C. eta José Andrés Aguirre Belausteguigoitia-ren aurka, euren izenean José Ignacio González Rodrigo-k eta Ana Isabel Alonso Espinosa-k aurkeztutako demanda baietsi egiten dut; eta demandatzaileei solidarioki honako hauek pagatzera kondenatzen ditut demandatu horiek: 859,39 euro; urteko interesa, diruaren legezko interesa bi puntutan gehitua dena, ebazpen honen egunetik hara; eta sortutako kostuak.

Ebazpen hau irmoa da. Ebazpen honen aurka ezin da errekurtsorik aurkeztu (PZL, 455. artikulua).

Eta epai honen bidez erabaki, agindu eta sinatzen dut.

Jose Andres Aguirre Belausteguigoitia, Edificadora Pro-3, S.L. eta Consfir, S.C. demandatuen egungo bizilekuak ezezagunak direnez, aipatutako ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian ediktu bidez jakinaraztea erabaki da, Prozedura Zibilaren 1/2000 Legearen 497.2 artikuluan xedatutakoaren arabera.

Jakinarazten den ebazpenaren testu osoa eskura du interesdunak, epaitegi honetako bulego judizialean.

Bilbao (Bizkaia), 2012ko uztailaren 23a.

IDAZKARI JUDIZIALA.


Azterketa dokumentala