Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

228. zk., 2012ko azaroaren 26a, astelehena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

JUSTIZIA ADMINISTRAZIOA

BILBOKO LEHEN AUZIALDIKO 3 ZENBAKIKO EPAITEGIA
5197

EDIKTUA, 1255/11 judizio arruntaren ondoriozkoa.

Bilboko Lehen Auzialdiko 3 zenbakiko Epaitegia.

Judizioa: 1255/11 prozedura arrunta.

Demandatzailea: Cafes El Abra, S.A.

Abokatua: Gorka Gastaka Greño.

Prokuradorea: Bilbao.

Demandatua: Momento Sur, S.L.

Gaia: judizio arrunta.

Judizio horretan, epaia eman da, 2012ko martxoaren 19an, eta honako hau da haren epaitza:

III.– EPAITZA

Baietsi egiten dut Ibon Bilbao Cabarcos prokuradoreak Cafes El Abra, S.A. sozietatearen izenean eta ordezkaritzan aurkeztutako demanda. Horrenbestez, Momento Sur, S.L. sozietatea kondenatzen dut Cafes El Abra, S.A. sozietateari honako hauek ordaintzera: berrogei mila seiehun eta hogeita zortzi euro eta berrogeita bost zentimo (40.628,45), interpelazio judizialetik aurrera sortutako legezko interesak (ebazpen hau ematen denetik aurrera, bi puntu gehituta), eta sortarazitako kostuak.

Momento Sur, S.L. demandatuaren egungo egoitza ezezaguna denez, aipatutako ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratutako ediktu bidez jakinaraztea erabaki da, Prozedura Zibilaren 1/2000 Legearen 497.2 artikuluaren arabera (PZLb).

Ebazpen horren aurka, demandatu auzi-iheslariak apelazio-errekurtsoa aurkez dezake, Bizkaiko Probintzia Auzitegian, hogei eguneko epean, ebazpena jakinarazi eta biharamunetik aurrera.

Jakinarazten den ebazpenaren testu osoa eskura du interesdunak, epaitegi honetako bulego judizialean.

Bilbao (Bizkaia), 2012ko maiatzaren 16a.

IDAZKARI JUDIZIALA.


Azterketa dokumentala