Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

228. zk., 2012ko azaroaren 26a, astelehena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

HERRIZAINGO, JUSTIZIA ETA HERRI ADMINISTRAZIO SAILA
5188

EBAZPENA, 2012ko irailaren 25ekoa, Eusko Jaurlaritzaren Genero-indarkeriaren Biktimei Laguntzeko zuzendariarena, Emakumeen aurkako Indarkerian Esku hartzeari buruzko Unibertsitate Master Ofiziala egiteko aurreikusitako laguntzak ematea ebazten eta argitaratzen duena.

Herrizaingoko sailburuaren 2012ko maiatzaren 29ko Aginduaren bidez (2012ko ekainaren 21eko EHAA, 121. zk.), Emakumeen aurkako Indarkerian Esku hartzeari buruzko Unibertsitate Master Ofiziala egiteko laguntzen deialdia egin da. Aipatu Aginduaren 13. artikuluak hauxe dio: «eskaerak Hautaketa Batzordeak ebaluatuko ditu, diru-laguntzak esleitzeko irizpideen arabera; ondoren, proposamena bidaliko dio Genero-indarkeriaren Biktimei Laguntzeko zuzendariari. Horrek ebazpen adierazia emango du. Ebazpen horrek amaiera emango dio lehiaketari eta diru-laguntza nori eman eta nori ukatu zaion adieraziko du. Ebazpena banan-banan jakinaraziko zaie eskatzaileei. Orobat, emandako diru-laguntzen zerrenda argitaratuko da Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian, jendeak horren berri izan dezan».

Adierazitako guztia eta Hautaketa Batzordearen proposamena kontuan izanik, hau

EBAZTEN DUT:

Lehenengoa.– Emakumeen aurkako Indarkerian Esku hartzeari buruzko Unibertsitate Master Ofiziala egiteko laguntzak ematea eranskinean zerrendatutako pertsonei, bertan adierazitako banakako zenbatekoetan.

Bigarrena.– Diru-laguntza zatika ordainduko da: laguntza emateari buruzko ebazpena ematen denean, diru-laguntzaren % 80 ordainduko da; gainerako % 20, berriz, Deustuko Unibertsitateak bidali beharreko onuradunen lehenengo ikasturteko lehen seihileko asistentziari eta aprobetxamenduari buruzko jarraipen-txostena jasotakoan. Hori guztia, Herrizaingoko sailburuaren 2012ko maiatzaren 29ko Aginduaren 15. artikuluan ezarritakoaren arabera.

Hirugarrena.– Ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitara dadila agintzea.

Laugarrena.– Ebazpen honek ez du azkenduko administrazio bidea, eta beraren aurka interesdunek gora jotzeko errekurtsoa aurkeztu ahal izango diote Herrizaingo, Justizia eta Herri Administrazioko sailburuari, jakinarazpena jaso eta hurrengo egunetik hilabete pasatu baino lehen, Administrazio Publikoen Araubide Juridikoari eta Administrazio Prozedura Erkideari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legeko 114. eta 115. artikuluetan ezarritakoarekin bat etorriz.

Bilbao, 2012ko irailaren 25a.

Genero-indarkeriaren Biktimei Laguntzeko zuzendaria,

MARIOLA SERRANO ARGÜESO.

(Ikus .PDF)

Azterketa dokumentala