Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

228. zk., 2012ko azaroaren 26a, astelehena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

XEDAPEN OROKORRAK

HEZKUNTZA, UNIBERTSITATE ETA IKERKETA SAILA
5187

HUTSEN ZUZENKETA, honako dekretu honena: «172/2010 Dekretua, ekainaren 29koa, neguko kiroletako espezialitateetako kirol-teknikariaren eta goi-mailako kirol-teknikariaren irakaskuntzei dagokien curriculuma ezartzekoa, eta horietan sartzeko probak eta baldintzak arautzekoa».

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria arautzen duen abenduaren 23ko 217/2008 Dekretuaren 18.2.b) artikuluan xedatzen denez, argitaratzeko bidalitako testuan dauden hutsak edo omisioak Jaurlaritzaren Idazkaritzako eta Legebiltzarrarekiko Harremanetarako Zuzendaritzak zuzenduko ditu, baldin eta nabarmenak badira, dokumentuen esanahia aldatzen ez badute, eta nahasbiderik ez sortzeko komeni bada. Zuzenketa egiteko eskaria testua argitaratzeko agindua eman duen organoak egingo du.

2011ko uztailaren 28ko Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian (143. zenbakia) argitaratu zen ekainaren 29ko 172/2010 Dekretuaren II. eranskinean, gisa horretako hutsak atzeman dira. Dekretu horretan, neguko kiroletako espezialitateetako kirol-teknikariaren eta goi-mailako kirol-teknikariaren irakaskuntzei dagokien curriculuma ezartzen da, eta horietan sartzeko probak eta baldintzak arautzen dira. Horrenbestez, zuzendu egiten dira:

(Ikus .PDF)

Azterketa dokumentala