Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

221. zk., 2012ko azaroaren 15a, osteguna


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

JUSTIZIA ADMINISTRAZIOA

BILBOKO LEHEN AUZIALDIKO 6 ZENBAKIKO EPAITEGIA
5048

EDIKTUA, adostasunik gabeko dibortzioari buruzko 91/12 prozeduraren ondoriozkoa.

Bilboko Lehen Auzialdiko 6 zenbakiko Epaitegia (familia).

Judizioa: L2 91/12 adostasunik gabeko dibortzioa.

Demandatzailea: Maria Mercedes Alonso Celada.

Abokatua: Renobales Barbier, Ignacio.

Prokuradorea: Gago.

Demandatua: Juan Maria Garcia de Andoin Martinez.

Gaia: Dibortzioa.

Aipatu judizioaren gainean epaia eman da 2012-09-26an. Hau dio xedapen-zatiak / epaitzak:

EPAITZA

María Mercedes Alonso Celada andrearen izenean eta ordez Pilar Gago epaitegietako prokuradoreak aurkeztutako demanda osorik baiesten dut, eta Mercedes Alonso Celada-k eta Juan María García Andoni Martínez-ek osatutako ezkontzaren legezko deuseztapena agintzen dut, dibortzioa dela-eta.

Familiako etxebizitzaren erabilera eta gozamena Maria Mercedes Alonso Celada andreari esleitzen zaizkio. Etxe horren helbidea hauxe da: Juan Ajuriagerra kaleko 21. zk.ko 5.eko ezk.

Alderdi bati ere ez zaio kosturik ezartzen.

Jakinaraz bekie epai hau alderdiei.

Epaia hau irmoa denean jakinarazi bekio ezkontza inskribaturik dagoen erregistro zibilari, dagokion idazpena egin dadin.

Aurkaratzeko modua: apelazio-errekurtsoa, Bizkaiko Probintzia Auzitegiari zuzenduta (PZLb, 455. artikulua). Errekurtsoa prestatzeko, idazkia aurkeztu behar da epaitegi honetan, ebazpena jakinarazi eta biharamunetik aurrera hogei egun balioduneko epean. Idazki horretan, bestalde, honako hauek adieraziko dira: aurkaratzea zein alegaziotan oinarritzen den, eta apelatutako ebazpena eta aurkaratutako erabakia zein diren (PZLb, 458.2 artikulua).

Errekurtsoa aurkeztu ahal izateko, 50 euroko gordailua eratu beharko da, eta, baldintza hori bete ezean, ez da hura izapidetzea onartuko. Gordailua egiteko, zenbateko hori zainpean utzi beharko da epaitegi honek Banesto taldean (Banco Español de Crédito) duen Gordailuan eta Zainpean uzteko Kontuan (kontuaren zenbakia:..... Ordainagiriaren kontzeptua idazteko hutsunean, «Errekurtsoa» dela adierazi beharko da (kodea: 02-Apelazioa). Diru-kopuru hori zainpean utzi izana egiaztatu egin beharko da errekurtsoa aurkeztean (BJLO, 15. xedapen gehigarria).

Errekurtsoa jartzeko gordailua eratzetik salbuetsita daude aipatutako xedapenaren 5. paragrafoan aipatzen direnak eta doako laguntza juridikorako eskubidea aitortua dutenak.

Eta epai honen bidez erabaki, agindu eta sinatzen dut.

Juan Maria Garcia de Andoin Martinez demandatuaren egungo bizilekua ezezaguna denez, aipatutako ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian ediktu bidez jakinaraztea erabaki da, Prozedura Zibilaren 1/2000 Legearen 497.2 artikuluan xedatutakoaren arabera, eta epaitegiko iragarki-oholean jartzea.

Jakinarazten den ebazpenaren testu osoa eskura du interesdunak, epaitegi honetako bulego judizialean.

Bilbao (Bizkaia), 2012ko irailaren 27a.

IDAZKARI JUDIZIALA.


Azterketa dokumentala