Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

221. zk., 2012ko azaroaren 15a, osteguna


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

JUSTIZIA ADMINISTRAZIOA

GIPUZKOAKO PROBINTZIA AUZITEGIA
5046

EDIKTUA, apelazioaren gainean bideratutako 2278/12 hitzezko judizioaren ondoriozkoa (gaia: zenbateko bat erreklamatzea).

Gipuzkoako Probintzia Auzitegia – 2. Sekzioa.

Errekurtsoa: Apelazioaren gaineko 2278/12 hitzezko judizioa.

Errekurtsogilea: Almacenes Iztieta S.A.

Abokatua: Antonio Zubia Zubimendi jauna.

Prokuradorea: Santiago García del Cerro Espina jauna.

Gaia: diru-zenbateko bat erreklamatzea.

Errekurtso horretan, epaia eman da, eta honako hau da haren epaitza:

«Ezetsi egiten dut Santiago Garcia del Cerro jaunak Almacenes Iztieta, S.A.ren ordez aurkeztutako apelazio-errekurtsoa, 2012ko maiatzaren 8an emandako epaiaren aurkakoa. Hortaz, epai hori berretsi egiten dut, eta gora jotze honetan sortutako kostuak apelaziogileari ezartzen dizkiot.»

Iñigo Diaz Echave demandatuaren egungo bizilekua ezezaguna denez, aipatutako ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian ediktu bidez jakinaraztea erabaki da, Prozedura Zibilaren 1/2000 Legearen 497.2 artikuluan xedatutakoaren arabera.

Jakinarazten den ebazpenaren testu osoa eskura du interesdunak, epaitegi honetako bulego judizialean.

Donostia, 2012ko urriaren 2a.

IDAZKARI JUDIZIALA.


Azterketa dokumentala