Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

221. zk., 2012ko azaroaren 15a, osteguna


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

INDUSTRIA, BERRIKUNTZA, MERKATARITZA ETA TURISMO SAILA
5043

EBAZPENA, 2012ko urriaren 15ekoa, Industria, Berrikuntza, Merkataritza eta Turismo Saileko Gipuzkoako lurralde-ordezkariarena, ondoren zehaztutako proiektuak eragindako zenbait finka okupatu aurretiko aktak jasotzeko deialdia egiteko dena: Mondragón-Fagor Ederlan 30 kV-ko aireko linea elektrikoaren zortasun-zerrenda zabaltzea Arrasate, Aretxabaleta eta Eskoriatzako udalerrietan. Erref.: 24055/AT-H-2011-91.

Industria, Berrikuntza, Merkataritza eta Turismo Saileko Energia eta Meategien zuzendariaren 2012ko uztailaren 19ko Ebazpenez, herri-onurakotzat deklaratu zen, Iberdrola Distribución Eléctrica SAUk eskatuta, Mondragon-Fagor Ederlan 30 kV-ko aireko linea elektrikoaren zortasun-zerrenda zabaltzea Arrasate, Aretxabaleta eta Eskoriatza udalerrietan.

Deklarazio honek, Sektore Elektrikoari buruzko azaroaren 27ko 54/1997 Legeko 54. artikuluan (1997-11-28ko BOE) xedatutakoaren indarrez, honako hauek dakartza: ondasunak okupatu eta eraginpeko eskubideak hartu behar izatea eta okupazioa, gainera, presaz egin behar izatea. Deklarazioak, halaber, Nahitaezko Desjabetzeari buruzko 1954ko abenduaren 16ko Legearen 52. artikuluak presaz okupatzeko deklarazioari dagokionez ezartzen dituen ondorioak ekartzen ditu, 53. artikuluan zehaztutako erregistro ondorioekin.

Nahitaezko Desjabetzeari buruzko 1954ko abenduaren 16ko Legearen 52. artikuluan xedatutakoa betetzearren, eraginpeko ondasun eta eskubideen titular eta jabeei dei egitea erabaki du Gipuzkoako Lurralde ordezkariak, eta batzar lekutzat Arrasate eta Aretxabaletako Udalak jartzea erabaki du, hain justu ere aipatu ondasunak okupatu aurretiko aktak jasotzeko, eta bidezko bada behin betiko okupatzeko. Beharrezkoa izanez gero, linea jarriko den lekura bertara joan daiteke.

Eragina jasango duten ondasunetan edozein eratako eskubideak edo interesak dituzten pertsona titularrak, eta horretan bestelako interesik duten gainerako pertsona guztiak ere joan daitezke bilerara, bai zuzenean, eurak joanda, bai zeharka, euren ordez dagokion baimenarekin besteren bat bidalita; era batera zein bestera, titulartasuna egiaztatzeko agiriak eraman beharko dituzte, baita kontribuzioko azken ordainagiria ere. Hala nahi izanez gero, peritu edo notario batek lagunduta ere joan daitezke.

Okupazioa egin aurreko aktak 2012ko abenduaren 19an egingo dira; dena dela, titularretako bakoitzari jakinaraziko zaio, horretarako zitazio-zedula bidalita, aktak zein lekutan, zein egunetan eta zein ordutan egingo diren. Horrez gain, egin beharreko gainerako argitalpenak ere egingo dira, Nahitaezko Desjabetzeari buruzko Legearen 52. artikuluari jarraituz.

Desjabetzeko espedientean, Iberdrola Distribución Eléctrica SAUk onuradun izaera hartuko du.

Era berean, argitaratutako zerrenda horretan agian agertzen ez direla-eta, eskubide erreal zein interes ekonomikoen titularrek eta horretan bestelako interesik duten gainerako pertsonek, egoki iritzitako alegazio guztiak aurkeztu ahal izango dituzte, eragina jasango duten ondasun eta eskubideen zerrenda horretan egon litezkeen okerrak zuzentzearren, horretarako bakarrik. Alegazio horiek idatziz aurkeztu beharko dira Eusko Jaurlaritzako Industria, Berrikuntza, Merkataritza eta Turismo Saileko Gipuzkoako Lurralde Ordezkaritzan (Easo kalea 10, Donostia - 20006), eta hori egiteko epea ondasunak okupatu aurreko aktak egiteko egunean amaituko da. Hori guztiori halaxe da Nahitaezko Desjabetzeari buruzko Araudiaren 56.2 artikuluan xedatutakoaren arabera.

Donostia, 2012ko urriaren 15a.

Lurralde-ordezkaria,

JAVIER LÓPEZ LARRINAGA.

(Ikus .PDF)

Azterketa dokumentala