Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

221. zk., 2012ko azaroaren 15a, osteguna


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

HEZKUNTZA, UNIBERTSITATE ETA IKERKETA SAILA
5041

AGINDUA, 2012ko irailaren 20koa, Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketako sailburuarena, Elorrioko (Bizkaia) «Nuestra Señora de Lourdes» Lehen eta Bigarren Hezkuntzako ikastetxe pribatuaren titulartasuna eta izen espezifikoa aldatzeko baimena emateko dena.

Elorrioko (Bizkaia) «Nuestra Señora de Lourdes» Lehen eta Bigarren Hezkuntzako ikastetxe pribatuaren titulartasuna eta izen espezifikoa aldatzeko baimena eskatuz, ikastetxe horren erakunde titularra den «Congregación de Padres Asuncionistas» erakundearen legezko ordezkariak abiarazitako espedientea aztertu da.

Espediente hori Bizkaiko Hezkuntzako Lurralde Ordezkaritzak izapidetu du, indarreko arauek eskatzen dituzten agiriak erantsi zaizkio, eta arlo horretan eskumena duten erakundeek horri buruzko txostena eman dute.

Arau hauek hartu dira kontuan: Heziketarako eskubidea arautzen duen uztailaren 3ko 8/1985 Lege Organikoa; Ikastetxe pribatuetan unibertsitateaz kanpoko araubide orokorreko irakaskuntzak emateko baimenei buruzko apirilaren 3ko 332/1992 Errege Dekretua; apirilaren 3ko 332/1992 Errege Dekretua aldatzen duen otsailaren 12ko 131/2010 Errege Dekretua, eta gai horretan aplikatzekoak diren gainerako legeak. Horiek horrela, honako hau

EBAZTEN DUT:

1. artikulua.– «Nuestra Señora de Lourdes» Lehen eta Bigarren Hezkuntzako ikastetxe pribatuaren titulartasuna eta izen espezifikoa aldatzeko baimena ematea: egun titulartasuna «Congregación de Padres Asuncionistas» entitateak du eta aurrerantzean «Lourdesko Ama, Kooperatiba Elkartea» entitateak izango du; berak subrogatuko ditu ikastetxearen betebehar eta zama guztiak. Ikastetxea Elorrioko udalerriko (Bizkaia) Lourdes etorbideko 8. zenbakian dago, eta 48004398 kode-zenbakia du.

2. artikulua.– Titulartasun-aldaketa Ikastetxeen Erregistroan inskribatuko da, baina horrek ez du inolako eraginik izango ikastetxearen ohiko jardunean.

3. artikulua.– Onartu egiten da 48004398 kode-zenbakia duen «Nuestra Señora de Lourdes» Lehen eta Bigarren Hezkuntzako ikastetxe pribatuari izen espezifikoa aldatzea: aurrerantzean CPEPS «Lourdesko Ama» LBHIP izango du izena.

AZKEN XEDAPENAK

Lehenengoa.– Agindu honek 2012ko irailaren 1etik aurrera ekarriko ditu ondorioak.

Bigarrena.– Agindu honen aurka, aukerako berraztertze-errekurtsoa aurkez dakioke Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketako sailburuari, hilabeteko epean, agindua Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta biharamunetik aurrera; bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkez daiteke Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusian, bi hilabeteko epean, agindua Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta biharamunetik aurrera.

Vitoria-Gasteiz, 2012ko irailaren 20a.

Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketako sailburua,

MARÍA ISABEL CELAÁ DIÉGUEZ.


Azterketa dokumentala