Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

221. zk., 2012ko azaroaren 15a, osteguna


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

AGINTARIAK ETA LANGILERIA

Oposaketak eta lehiaketak

HERRIZAINGO, JUSTIZIA ETA HERRI ADMINISTRAZIO SAILA
5038

HUTSEN ZUZENKETA, honako ebazpen honena: «Ebazpena, 2012ko urriaren 17koa, Polizia eta Larrialdietako Euskal Akademiako zuzendariarena eta Herrizaingo, Justizia eta Herri Administrazio Saileko Araubide Juridiko eta Zerbitzuen zuzendariarena. Honen bidez, Herrizaingo, Justizia eta Herri Administrazio Saileko eta Polizia eta Larrialdietako Euskal Akademia erakunde autonomoko hainbat lanposturen behin betiko barne-hornidurarako deialdia egiten da. Lanpostuei 14. edo hortik gorako ordainsari-maila dagokie».

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria arautzen duen abenduaren 23ko 217/2008 Dekretuak 18.2.b) artikuluan xedatzen duenez, argitaratzeko bidalitako testuan dauden hutsak edo omisioak Jaurlaritzaren Idazkaritzako eta Legebiltzarrarekiko Harremanetarako Zuzendaritzak zuzenduko ditu, baldin eta nabarmenak badira, dokumentuen esanahia aldatzen ez badute, eta nahasbiderik ez sortzeko komeni bada. Zuzenketa egiteko eskaria testua argitaratzeko agindua eman duen organoak egingo du.

Herrizaingo, Justizia eta Herri Administrazio Saileko eta Polizia eta Larrialdietako Euskal Akademia erakunde autonomoko 14. edo hortik gorako ordainsari-mailako hainbat lanposturen behin betiko barne-hornidurarako dei egiten duen Polizia eta Larrialdietako Euskal Akademiako zuzendariaren eta Herrizaingo, Justizia eta Herri Administrazio Saileko Araubide Juridiko eta Zerbitzuen zuzendariaren 2012ko urriaren 17ko Ebazpena 2012ko urriaren 29ko Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian (209. zk.) argitaratu zen. Dokumentu horretan hutsak aurkitu direnez, honako zuzenketak egiten dira:

2012/4764 (2/18) orrialdean, lehenengo oinarrian, gaztelaniazko bertsioan,

Honako hau dio:

«La presente convocatoria tiene por objeto establecer las normas para la provisión de los siguientes puestos de trabajo de nivel retributivo igual o superior a 14 vacantes reservados a personal laboral fijo del ámbito del Departamento de Interior, Justicia y Administración Pública, Justicia y Administración Pública y del Organismo Autónomo Academia Vasca de Policía y Emergencias:».

Baina honela esan behar du:

«La presente convocatoria tiene por objeto establecer las normas para la provisión de los siguientes puestos de trabajo de nivel retributivo igual o superior a 14 vacantes reservados a personal laboral fijo del ámbito del Departamento de Interior, Justicia y Administración Pública, y del Organismo Autónomo Academia Vasca de Policía y Emergencias:».

2012/4764 (18/2) orrialdean, 8101 lanpostuaren kodean,

Honako hau dio:

«Hizkuntza-eskakizuna: 3».

Baina honela esan behar du:

«Hizkuntza-eskakizuna: 4».

2012/4764 (18/3) orrialdean, 3214 lanpostuaren kodean,

Honako hau dio:

«Kategoria/maila 17».

Baina honela esan behar du:

«Kategoria/maila 15».

2012/4764 (18/6) orrialdean, laugarren oinarrian (Lehiaketako puntuazioa),

Honako hau dio:

«1.– Prozesuan gehienez ere 170 puntu lor daitezke, euskararen jakintzari buruzko balorazioa kontuan hartu gabe.

2.– Lehen fasean (merezimenduen balorazioa) gehienez ere 110 puntu lor daitezke. Lehenengo fasea gainditzeko gutxienez 30 puntu lortu behar dira».

Baina honela esan behar du:

«1.– Prozesuan gehienez ere 210 puntu lor daitezke, euskararen jakintzari buruzko balorazioa kontuan hartu gabe.

2.– Lehen fasean (merezimenduen balorazioa) gehienez ere 110 puntu lor daitezke. Lehenengo fasea gainditzeko gutxienez 30 puntu lortu behar dira».

2012/4764 (18/16) orrian, 3. puntuan (Alegatzen dituen merezimenduak),

Honako hau dio:

«A.3.– Herri Administraziotik kanpo besteren konturako beste edozein lanetan emandako zerbitzuak».

Baina honela esan behar du:

«A.3.– Lanbide-kategoria».

2012/4764 (18/18) orrialdean, lanpostua egokitzeari dagokionez,

Honako hau dio:

«Ezgaitasuna dela-eta, 3202 Garapen eta Produkzio Arloko burua izeneko lanpostua egokitzeko eskatzen dut».

Baina honela esan behar du:

«Ezgaitasuna dela eta,........................................ lanpostua egokitzeko eskatzen dut».


Azterketa dokumentala