Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

220. zk., 2012ko azaroaren 14a, asteazkena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Beste iragarki ofizial batzuk

INGURUMEN, LURRALDE PLANGINTZA, NEKAZARITZA ETA ARRANTZA SAILA
5030

IRAGARKIA, Jose Odriozola Arozena jaunari Nekazaritza eta Abeltzaintza zuzendariaren 2012ko irailaren 12ko Ebazpena jakinarazteko da. Ebazpen honen bitartez, 79/2010 Dekretuan ezarritako baldintzak ez betetzeagatik, behar gabe ordaindutakoa itzultzeko beharra adierazten da.

Jose Odriozola Arozena jaunari aipaturiko ebazpena jakinarazteko ahaleginak egin dira, baina ez da lortu. Hori dela eta, iragarki hau argitaratu da, Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 59.5 artikuluan xedatutakoa betetzeko.

Hori guztia jendaurrean jarri da, interesdunak berri izan dezan. Iragarki hau banako jakinarazpena da, eta hauek inguruabar nagusiak:

2012ko uztailaren 4ko Ebazpenaren bidez erabaki da Jose Odriozola Arozena jaunari bidegabeki jasotako zenbatekoak (37,15 euro) itzultzeko prozedura hastea 79/2010 Dekretuan zehaztutako baldintzak ez betetzeagatik, Euskal Autonomia Erkidegoaren Aurrekontu Orokorren pentzutan ematen diren dirulaguntzen bermeei eta horiek itzultzeari buruzko erregimen orokorra arautzen duen abenduaren 17ko 698/1991 Dekretuaren 4. eta 5. artikuluetan oinarrituta.

Hamabost eguneko epea igaro denez eta alegaziorik aurkeztu ez denez, Nekazaritza eta Abeltzaintzako zuzendariak ebazpena eman du 2012ko uztailaren 17an, eta, horren bidez, Jose Odriozola Arozena jaunak bidegabeki jasotako zenbatekoa Euskal Autonomia Erkidegoko Diruzaintza Nagusiari itzuli behar diola adierazi da, gehienez ere bi hilabeteko epean, ebazpen honen berri ematen denetik aurrera, aipaturiko 5. artikuluaren 2. atalean ezarri bezala.

Bi hileko epe hori borondatezkotzat jotzen da, eta epea igaro ondoren dirurik itzuli ez bada, Ekonomia eta Ogasun Saileko organo eskudunari jakinaraziko zaio, premiamendu bideari ekin diezaion, indarreko xedapenen ezartzen duten bezala.

Itzuli beharreko zenbatekoa 37,15 euro, Euskal Herriko Diruzaintza Nagusiaren kontu gaituan sartu beharko duzu; hain zuzen ere, Caja Vital Kutxako 2097-0178-10-0010964288 kontuan, eta «baldintzazkotasuna» adierazi ordain-agirian.

Itzulketa egiten ez den bitartean, Euskal Autonomia Erkidegoko organismo ordaintzaileak zenbatekoa kendu egin ahal izango dio interesdunak egin beharreko edozein ordainketari, erakunde ordaintzaileen eta bestelako organoen baimenari eta FEAGA eta FEADERen kontuen likidazioari dagokionez Kontseiluaren 1290/2005 (EE) Erregelamendua aplikatzeko xedapenak ezartzeko Kontseiluaren 2006ko ekainaren 21eko 885/2006 (EE) Erregelamenduaren 5.ter artikuluan ezarritakoa kontuan izanda.

Halaber, jakinarazten da ebazpen honen aurka gora jotzeko errekurtsoa aurkeztu ahal izango zaiola Nekazaritza eta Landa Garapeneko sailburuordeari, hilabeteko epean, jakinarazpena egin eta biharamunetik aurrera.

Horrez gain, ohartarazi zaio ordainketa egin behar duela errekurtsoa aurkeztu arren, aurrez aipaturiko 30/1992 Legearen 111. artikuluarekin bat etorriz, nahiz eta ez den hori onartzeko baldintza aipaturiko zenbatekoa ordaindu izana.

Ebazpen hori eta espediente osoa eskuragarri izango du, aztertu eta kopiak atera ahal izateko, Eusko Jaurlaritzaren Ingurumen, Lurralde Plangintza, Nekazaritza eta Arrantza Saileko Nekazaritza eta Abeltzaintza Zuzendaritzan (Donostia kalea 1, Lakua 0, 4. solairua, 01010 Vitoria-Gasteiz).

Vitoria-Gasteiz, 2012ko urriaren 24a.

Nekazaritza eta Abeltzaintzako zuzendaria,

MARÍA PILAR SANTAMARÍA MARTÍNEZ.


Azterketa dokumentala